2026(e)ko martxoaren 15(a), igandea

KULINKA TXIKINA

 Maria-Errotako basatzatan ibilten da tarteka iperdia gora eta behera astinduz, ur bazterra aztertzen, kulinka txikina (Actitis hypoleucos). Lekitton, limikolo guztiari esaten jake "kulinka", nik dakitela: Batuazko kurlintak, esate baterako, kulinka nagosiak litzatekez; bernagorriak, kuliskak, txirriak, kulinkak beste barik; eta txirritxoak eta kuliskak, kulinka txikiak, gitxi gora behera. 

Orokorrean, Numenius, Tringa, Pluvialis, Calidris, Charadrius eta gure gaurko kasuan, Actitis generokoak.

Kuliska txikia Actitis hypoleucos

Ale hau Lazunarri, "islako moila" edo malekoian ebilen jaten, beste hainbestetan lez.


Kulinka txikia jaten

 Argazki makina hartu eta "behenganera!" ; argazki sorta batzuk bota neutsazan, eta etxean begiratuta zehaztasun kurioso batzuk agertu zirian.


Kulinka txikiaren mihin punta eta harrapakina

Batetik mihin luze-luzea daukena piku-puntatik urteten deutsona, eta bestetik behin eta barriro harrapakin bardina ikusten zala argazkietan.

Aitor Leiza, ornogabeetan (besteak beste) aditua dan lagunari informazioa eskatu neutsan eta zera, itsas-arkakusoak ziriala, anfipodo mota bat, hain zuzen be.

Krustazeotxo honek oraldi artean bizi diraz eta beste patari askorentzat elikagai diraz, horregaitik hondartzak garbitzen dirazenean, neguan behintzat, plastikoak eta horrelako zaborrak kendu bai, baina oraldi eta adarrak bertan itzi ezkero, hegaztientzako batez be, mesede izango litzateke.

"Oraldi" berbea Azkueren hiztegian eta Eneko Barrutiaren "Bizkaiko Arrantzaleen Hiztegia"-n (B: Bizkaia; L: Lekeitio)

 Lazunarriko kulinka txikiagaz jarraituz, nahiko fidakor ibili zan, eta hori aprobetxatuz, hainbeste argazki egin neutsazan; horra sorta ederra:











Kulinka txikina Actitis hypoleucos

Hurrengora arte, Agur!




     


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina