2022(e)ko ekainaren 15(a), asteazkena

Bernagorri bi pasoan

 Maiatzaren 10ean, bernagorri bi ikusi nebazan Maria-Errotan. Bernagorriak kulinka batzuk dira, limikoloak... erderaz archibebe común esaten jake, common redshank diraz inglesez, eta Chevalier gambette prantsesez. Izen zientifikoa, Tringa totanus dauke.

Pasoko txoriak dira, eta geldialditxoa egiten ibiliko zirian, elikatzeko eta atseden hartzeko iparralderako bidean. 



Bernagorri arrunta Tringa totanus Maria-Errotan

Honek be karramarrotxoak jaten ebizen, badirudi ezinbesteko elikagaia dala karramarroa hainbeste hegaztientzako! Ikusi doguz karramarroak jaten Kulinka nagusiak, aliota haundia, lertxuntxoak... eta orain, bernagorriak bebai.

Eta besteen modura, iruntsi orduko haginak eta hankak erauzten eutsozan bernagorriak be, karramarro gizajoari.




Bernagorria karramarroari haginak erauzten...

...eta barrura!

Biharamonean, Islako moila edo Lazunarrin ikusi nebazan biak, eta beste argazki batzuk egin neutsazan.








Bernagorri biak Islako moilan

...eta holantxe itzi nebazan.