2021(e)ko ekainaren 2(a), asteazkena

Garraitzeko Erroiak

 Ohikoa da nahastutea erroia eta belea, antz handia daukelako, baina ez diraz inondik be bardinak:

Erroia handi-handia da, 1,30m enbergadureagaz, zapelatz baten bestekoa, eta txori urriak diraz, belak ostera oso ugariak, errepide bazterretatik zehar ikus geinken moduan.

Inglesez belea crow da, eta erroia raven; erderaz "corneja" eta "cuervo", hurrenez hurren.

Erroiaren izen zientifikoa, Corvus corax.

Erroia eta belaren silueten alderaketa

Garraitzen bikote batek habia egin dau, surtziloetako baten ganeko arrakala batean, eta kumaldia dabil aurrera ataraten.

Islako surtziluak

Erroi bikotea Garraitzen

Erroiak labarretan egiten dabez habiak, bai barrukaldeko amiltegietan, bai kostaldekoetan,
eta 4-6 kuna bitartean hazten dabez normalean.

Garraitzeko gure bikotea 5 kuna eder hazten dabilzala dirudi, argazkian heldua bateri jana emoten gehi beste 4 ikusten dirazen bitartean, kanpoan islako puntan beste heldua ikusi nebalako.

Erroi heldua eta 5 kuna

Erroia islako puntan

Erroia ogiagaz

Topera dabilz kunari jatekoa eroaten, erroiak oportunistak diraz eta ia edozer jan daike, gizakion hondakinak, sarraskiak, zein eurak ehizaniko ornogabe, mikrougaztun nahiz beste hegazti batzuren habietatik ostuniko arraultza edo txitak!

     Erroia, zintzurra jatekoz beterik habiara bidean

Laster ikusiko dogu familia osoa hegaz, eta urte erdiz geratuko diraz kunak gurasoen inguruan, bizi irauteko jakin beharreko guztia ikasten.

Ea ikusten dozuezan!