Gabonetatik honako kalatxori batzuk
Negua sasoi ona da kalatxori edo kaio desbardinak ikusteko. Gaur egun, kalatxori erabilten dogu generiko modura edozein kaio izendatzeko, baina gure aurrekoentzako, kalatxoriak ez ziran portuan edo islan ikusten doguzenak, beste txikiago batzuk baino: giputzak antxeta esaten deutsenak. Islan kunak egiten dabezenari santza esaten eutsen, eta gazteak dirazenean, marroi kolorekoak, kaio, kaijuak.
Ikus daiguzan kalatxori batzuk ba.
Kalatxoria antxeta mokogorria motakoa: Larus ridibundus (gaviota reidora erderaz)
Kalatxoria antxeta mokogorria motakoa: Larus ridibundus
Kalatxoria antxeta mokogorria motakoa: Larus ridibundus
Kalatxoria antxeta mokogorria motakoa: Larus ridibundus
Ikusi hego puntetako atzekaldean luma puntak baltzak daukozala, moko gorri fina eta belarri inguruko orbantxoa; espezie horren ezaugarriak diraz. Udan txokolate-marroi koloreko txano bategaz apaintzen diraz, baina ez doguz horrela hamen ikusten iparraldera joen dabelako kunak egiten.
Kalatxoriak, gerra osteko sasoietan jan egiten ziran. Amandarriko muturretik, amuan urdaia ipinita flota egian atrapaten ei ebezan.
Beste kalatxori mota bat da hau, aspaldion gero eta gehiago ikusten dana. Inglesak mediterranean gull esaten deutse, bertakoa ei zalako.
Mokogorriaren aldean, moko zabalagoa dauko, buruan orban zabalagoa be bai, eta ez dauka hego puntetan baltzik.
Kalatxori burubaltzak, Larus melanocephalus
Kalatxori burubaltzak, Larus melanocephalus
Kalatxori burubaltzak, Larus melanocephalus
Kalatxori burubaltzak, Larus melanocephalus
Kalatxori burubaltzak, Larus melanocephalus
Gabonetako eguraldi zantarrak, osterantzean oso itxastarrak dirazen beste kalatxori batzuk kostaratu ebazan, eurak ikusteko aukera emonaz: batuaz antxeta hankabeltza esaten jakezenak, Rissa tridactyla euren izen zientifikoa.
Faroletik atara neban argazki honetan, kalatxori edo antxeta burubaltza ikus geinke ezkerraldean, eta hankabaltza (Rissa tridactyla) eskumaldean. Moko horia dauke, hanka baltzak eta ezaugarri modura, hego puntak "tinteroan bustita" legez.
Beste argazki honetan hobetotxo ikusten da hego punten detaile hori.
Antxeta hankabeltz (Rissa tridactyla) heldu baten argazki ederrak ikusi nahi badozuez, Juankar Andresen "entre alpinas y marinas" blogean daukazuez.
Itxas gizon nagusiak, inoiz aitatuten doste kalatxori "pikamaillo", edo "pikoamarillo" bat, ez dakidana hau izango ete dan, edo kaio mokohoria (Larus canus), beste espezie bat...
Ale gazteak oso desbardinak diraz, moko baltza dauke, hegoen ganekaldean "M" itxurako marrazki bat, eta buztanaren ertzean be, zerrenda baltz bat izaten dabe.
Jon Badiola aita-semiak inbita ninduen "Hego-haize" yatetxuan itxas ostera batera abenduaren 26an, eta beste kaio batzuren artean, kalatxori hankabaltz gitxi batzuk be ikusi genduzan, gazteak danak.
Kalatxori hankabaltz gazteak (Rissa tridactyla)
Kalatxori hankabaltz gazteak (Rissa tridactyla)
Kalatxori hankabaltz gazteak (Rissa tridactyla)
Kalatxori hankabaltz gazteak (Rissa tridactyla)
Zaragoza kapitalean jaio eta eraztunduniko kaio hankahori mediterranearra...
Izurde haundi talde eder bat be bai...
Izurde haundiak (Tursiops truncatus)
Eta kaio mokohori bat (Larus canus), urte bikoa; hiru urtekin egiten diraz helduak, heldu bakoa beraz.
Heldutakoan, honeri be mokoa hori kolorekoa ipinten jake, orduan ez dakit zehatz zeinengaitik esango daben itxas-otso zaharrak "pikoamarillo"... akaso birengaitik.
Amaituteko, hilaren 5ean, errege eguneko bezperan eginiko argazkitxoa ipiniko dot; opari polita euki neban!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina