kulinka etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kulinka etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko ekainaren 7(a), asteazkena

Kulinka Txikinak Islako Moilan

 Nik entzun ahal izan dodanez, kulinka izena emoten jake Lekitton limikoloari: kulinka txikinak edo kulinka nagosiak tamainaren arabera, baina banaketa gehiagorik zehaztu barik. 

Aurton berandutu egin da euran migrazinoia maiatzean jo dauzen kontrako haizeak dirazela, eta hiru granotxo ibili zirian islako moilan indarrak hartzen. Bakoitza espezie batekoa: batuazko txirri arrunt Calidris alpina bat, txirri zuri Calidris alba bat eta txirritxo handi Charadrius hiaticula bat (erderaz "correlimos común", "c. tridáctilo" eta "chorlitejo grande" hurrenez hurren.

Txirri arrunta Calidris alpina

Txirri zuria Calidris alba

Txirritxo handia Charadrius hiatucula

Islako moilan ebizen oraldia mokokatzen kokotxuen bila, baina jentearen joan-etorriakin aztoratuten zirian eta ez euken pakerik...


Kulinkak eta hankak

Sasoia aurrera doia, eta dagoeneko eztei-lumajea nahiko garatuta euken: txirri arruntari papar eta sabel azpia baltzitu egiten jake.


Txirri arrunta eztei lumiagaz

Txirri zuria ganetik gristxua izaten da neguan, eta kolore gorriztak ipinten jakoz udan.




Txirri zuria eztei lumia garatzen, ondino irakintxu bat falta jako

Txirritxo handiari bizitu egiten jakoz samako eta bekokiko zerrenda baltzak (hau emia da agian, eta ez daukoz horren markata), baita mokoaren oinarria eta hanka laranjak be.

Txirritxo handia

Honek alde eginda, aurrera egin neban islaruntz...

Karramarro zapaterua Pachygrapsus marmoratus

...malekoiaren buruan, mariak itzitako zabor-moltsua egoan: "itsasora botaten doguna, itsasuak bueltatuko dosku...", tristuraz pentsa neban.


Zabor-moltsua islako moila-buruan

Behin islan, santzen koloniari begiradatxua bota neutsan; dagoeneko arrautzak apurtzen hasita dagoz txitak... zelako politak dirazen!

Santza Larus michahellis



Kaio hankahorien txitak

Arratsalde edarra isla bueltan!






2022(e)ko ekainaren 15(a), asteazkena

Bernagorri bi pasoan

 Maiatzaren 10ean, bernagorri bi ikusi nebazan Maria-Errotan. Bernagorriak kulinka batzuk dira, limikoloak... erderaz archibebe común esaten jake, common redshank diraz inglesez, eta Chevalier gambette prantsesez. Izen zientifikoa, Tringa totanus dauke.

Pasoko txoriak dira, eta geldialditxoa egiten ibiliko zirian, elikatzeko eta atseden hartzeko iparralderako bidean. 



Bernagorri arrunta Tringa totanus Maria-Errotan

Honek be karramarrotxoak jaten ebizen, badirudi ezinbesteko elikagaia dala karramarroa hainbeste hegaztientzako! Ikusi doguz karramarroak jaten Kulinka nagusiak, aliota haundia, lertxuntxoak... eta orain, bernagorriak bebai.

Eta besteen modura, iruntsi orduko haginak eta hankak erauzten eutsozan bernagorriak be, karramarro gizajoari.




Bernagorria karramarroari haginak erauzten...

...eta barrura!

Biharamonean, Islako moila edo Lazunarrin ikusi nebazan biak, eta beste argazki batzuk egin neutsazan.








Bernagorri biak Islako moilan

...eta holantxe itzi nebazan.