2024ko irailaren 15a urrez grabatuta geratuko da "KULIXKA"ren historian. Eguna oker hasi zen: txango pelagikoa geneukan programatuta 10 txorizalekin, eta "KULIXKA"k ez zuen arrankatu nahi izan. Asier patroiak eta Dani mekanikoak arazoa konpontzeko ahalegin guztiak egin ostean, pieza bat aldatu behar zela ebatzita eta ordezkorik ez zegoelarik, "B" plana aktibatu genuen: Asierrek sei lagun eramango zituen Isuntzaren Arraunlarin (estropadetako balizak ipintzeko erabiltzen duten txalupa zaharra), eta nik nire Eukenin (beste txalupa zahar bat, baina poztasun handiak ematen dituena) beste lauak.
Ipar-txenada etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ipar-txenada etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2025(e)ko otsailaren 28(a), ostirala
Cabo Verdeko gabaia Lekitton!
Amaia Alzaga, Oskar carazo, Karmelo de Dios, Iñaki gezuraga, Asier Sarasua eta Josemi Soler, "Arraunlari"n Asier Mendieta patroiagaz
"Eukeni" portutik irtetzen, neu patroi, Olaia Garmendia, Julen Vega, Iziar Goitia eta Joseba del Villaregaz (ezkerretik eskumara)
Eguraldi ederrarekin abiatu ginen, ipar-ekialdeko olatu handi samarrak zeuden, baina aurreikuspenak baretzen joango zela zioen eta ilusioz beterik, itsasoari branka emanez abante egin genuen.
Lekeitiotik 6 bat itsas-miliara, txori metaketa handiak ikusi genituen eta euretako batera abiatu ginen. Tunidoek azaleraturiko anten antxoa txikia jaten ari ziren zanga gazte Sula bassana pilo bat (poz handia eman zigun honek, ezagututa espeziea pairatzen ari den hond hamendia hegazti gripearen eraginez) espezieari eragindako sarrakia, eta haiekin batera gabai arreak, handiak, balearrak baita arrunten batzuk ere.
Horrelako multzo batean Cabo Verdeko gabaia zegoen, gerora aztertutako argazkietan ikusi genuenez, baina bertan ez ginen inor ohartu.
Hegazti interesgarri ugari zebiltzan azaleratutako arrain sarden inguruetan, eta gu liluratuta geunden batzuei eta besteei begira...
Sabine antxeta Xema sabini bat ikusi genuen, antxeta txiki Hydrocoloeus minutus batzuk ere...
Horrelako batean izan zen, antxeta txiki batzuren atzetik gindoazela, gabai arre taldetxo bat ikusi genituela uretan pausatuta, eta ondotik pasatzean altxa zirenean, euretako batek atenzioa eman zigula: zer 💥💥💥 izan da hori?
Hegan irten ziren eta ,popaz, ezer argitzen ez zuten argazki batzuk bota genizkion...
Zorionez ehundaka metro batzuk aurrerago ostera ere pausatu ziren eta geldika-geldika hurreratu ginen euregana... hurreratu ahala hasi ginen ikusten gabai arre desberdina zela, txikiagoa, ilunagoa... argazkiak bota, kamaran bertan handitu, aztertu, eta moko mehe eta grisa ikusten zitzaion (gabai arreen moko horiaren oso desberdina) Cabo Verdeko gabaia zen!!
Cabo Verdeko gabaia bertako eharteetako espezie endemikoa da, bertan baino ez ditu kumak egiten, eta euren migrazio joerak oso ezagunak ez diren arren, badakigu hegoameriketako kostaldetara joaten direla eta ez dira Cabo Verde baino iparralderago normalean ikusten, Canariar uhartetan eta Madeiran behaketen batzuk badaude ere; hau, Europa kontinentalerako lehenengo behaketa dokumentatua (argazkiz) izan da. (Beste behaketa bat dago Galiziako Estaca de Bares lurmuterrik egina, baina argazkiz dokumentatu barik eta ez da homologatua izan; bai, ordea, geurea.)
Jarraitu ginen hurreratzen eta argazkiak egiten, berriro ere hegan altxatu zen arte, eta bila ibili baginen ere, ez genuen gehiagorik ikusi.
Itsas enara beltzak ikusi genituen, ipar-txenadak, marikaka isatslaburra hauei erasoka, baita gauza liluragarri gehiago ere; baina Cabo Verdeko gabaia desagertu egin zen.
Eta horrenbestez, Lekeitioko portura itzuli ginen egindako behaketa ikaragarriaren emozioaz pozarren eta partekatzeko eta zabaltzeko irrikaz!
2022(e)ko urriaren 20(a), osteguna
Ipar-txenada edo Txirrin Artikoa II
"KULIXKA", Isuntza Arraun Taldeak ekarriniko yate klasikoan eginiko azken urteeran, beste hainbeste espezieen artean, Txirrin Artikoa be ikusi genduan.
"KULIXKA", Lekeitioko portuan10 bat itsas miliatara, uretan gosata egoazan grano bi, eta gu hurreratzean hegaz altza ziran biak...
Txirrin Artikoa gosata
Ez da bere lehengusu Txirrin edo Txenada arrunta (Sterna hirundo)rengandik desbardintzen erreza izaten, baina hondoko ezaugarrietara errepara ezkero, lortu daiteke.
Txirrin Artikoaren ezaugarriak
Oraindik eta azarora arte, badago aukerarik beste aleren bat Lekittotik pasateko, ia geldialditxua egiten dauan eta ezagututen dozuen...
2022(e)ko urriaren 14(a), ostirala
Ipar-txenada edo txirrin artikoa
Eztegu osteko migrazio betean gagoz, eta edozein hegazti agertu daiteke gure inguruetatik.
Txirrin artikoa, Karraspio txiki edo "salbaje" hondartzan, euripean
Aurreko egunean, ez edozein, ez bada hegaztien artean migratzailerik haundienak egin euskun bisita. Txirrin artikoa migrazio bidaiarik luzeena egiten dauan txoria da.
Txirrin artikoaren hedatze mapa: gorriz kunaketa eremuak, eta urdinez negua igarotzekoak
Eskualde artiko eta azpiartikoetan egiten dituz kunak, iparraldeko udako egun amaibakoak aprobetxatuz, eta argi orduak murrizten diranean, hegoaldera migratzen dau Antartikaraino 80 bat mila kilometro eginez, betiko uda batean biziz.
Bidaia luze horretan, ale honek geldialditxo bat egin eban Lekitton, jan...
Dzanga! ...eta huts
...eta atseden egiteko.
Txirrina Mendieta ontziolaren aurretik
Ale honeri eskumaldeko hegoko luma bi falta jakozan. Auskalo zelan galdu ebazan!
Faltan botako dauz Antartikarainoko bidean... Ondo joan!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
Phalacrocorax aristotelis, ubarroi mottoduna. Beste izen batzuk: Bermio inguruan potorro, Ondarrun sakillo, Bolborin Hondarribian, erd...
-
Gabonetatik honako kalatxori batzuk Negua sasoi ona da kalatxori edo kaio desbardinak ikusteko. Gaur egun, kalatxori erabilten dogu generi...
-
Martia-Apirila, berdel sasoia izaten da, eta berdelaren atzetik izurda haundiak etorten diraz. Aurton izurda asko ikusi da kostatik. Itsasoa...
-
Pasa dan zapatuan, hilak 13, itsasora urten neban. Bagia egoan (olatu handi samarrak, baina periodo luzeagaz), baina haizerik bapez, eta ah...
-
Gabilaria esaten jako Lekitton batuko Belatz handiari, Falco peregrinus edo gaztelaniazko halcón peregrinoari. Belatza, gabilaria, munduko...





.jpg)













.jpg)




























