2023(e)ko martxoaren 11(a), larunbata

Gabai balear ilun-iluna

 Gabai balearra Puffinus mauretanicus, martina Lekitton, da kostatik hur guk sarri ikusten dugun gabaia, gehien ikusten dugun gabaia izatez, paradoxikoki Europako hegaztirik mehatxatuenetakoa bada ere. Ia urte osoan zehar ikus daiteke txori hau Lekeitio inguruan, bai lehorretik teleskopioz -Santa Katalinako lurmuturretik, esaterako-, zein itsasora txalupaz bizpahiru itsas-milia irtenda.

Gabai balear iluna

Gure txangoetan zehar ikusi (eta ikasi) dugu gabai balearrek aniztasun edo aldakortasun handia ager dezaketela lumajean, batzuetan haren lehengusina gabai mediterraneoa Puffinus yelkouan bezain zurixka izatetik, eta goiko argazkikoa bezain iluna izateraino; tartean, batetik besterainoko kolore guztietakoak ikusi izan ditugu.

Gabai balear argia Puffinus mauretanicus

Gabai balear iluntxoa Puffinus mauretanicus

Tarteko koloreko gabai balearra

Esanda legez, tonu guztietakoak. Sarrera honetakoa, sekula ikusi dudan ilunena da: gabai iluna Ardenna griseus batekin nahas zitekeen, baita, zergatik ez, gabai tasmaniarrarekin Ardenna tenuirostris ere.






Gabai balear ilun-iluna Puffinus mauretanicus

Izan ere, ederto datorkit behaketa hau aurreko sarrerakoarekin alderaketa egiteko.

Balizko gabai tasmaniarra ezkerrean, balear iluna eskuman

Eta alderaketekin amaitzeko, gabai ilun Ardenna griseus baten argazkia aurkitu dut oso ondo datorrena balizko tasmaniarrarekin alderatzeko, biak antzeko jarreran daudelako, eta dirudienez espezie bi horien artean dagoelako azken hori tasmaniar bezela homologatzeko zalantza. Hona hemen:

Gabai iluna Ardenna griseus uretaratzen

Gabai tasmaniarra Ardenna tenuirostris? uretaratzen

Jostailutxoa dirudi behekoak goikoaren aldean, ezta?

Ondo segi