Nik entzun ahal izan dodanez, kulinka izena emoten jake Lekitton limikoloari: kulinka txikinak edo kulinka nagosiak tamainaren arabera, baina banaketa gehiagorik zehaztu barik.
Aurton berandutu egin da euran migrazinoia maiatzean jo dauzen kontrako haizeak dirazela, eta hiru granotxo ibili zirian islako moilan indarrak hartzen. Bakoitza espezie batekoa: batuazko txirri arrunt Calidris alpina bat, txirri zuri Calidris alba bat eta txirritxo handi Charadrius hiaticula bat (erderaz "correlimos común", "c. tridáctilo" eta "chorlitejo grande" hurrenez hurren.
Txirri arrunta Calidris alpina
Txirri zuria Calidris alba
Txirritxo handia Charadrius hiatucula
Islako moilan ebizen oraldia mokokatzen kokotxuen bila, baina jentearen joan-etorriakin aztoratuten zirian eta ez euken pakerik...
Kulinkak eta hankak
Sasoia aurrera doia, eta dagoeneko eztei-lumajea nahiko garatuta euken: txirri arruntari papar eta sabel azpia baltzitu egiten jake.
Txirri arrunta eztei lumiagaz
Txirri zuria ganetik gristxua izaten da neguan, eta kolore gorriztak ipinten jakoz udan.
Txirri zuria eztei lumia garatzen, ondino irakintxu bat falta jako
Txirritxo handiari bizitu egiten jakoz samako eta bekokiko zerrenda baltzak (hau emia da agian, eta ez daukoz horren markata), baita mokoaren oinarria eta hanka laranjak be.
Honek alde eginda, aurrera egin neban islaruntz...
Karramarro zapaterua Pachygrapsus marmoratus
...malekoiaren buruan, mariak itzitako zabor-moltsua egoan: "itsasora botaten doguna, itsasuak bueltatuko dosku...", tristuraz pentsa neban.
Zabor-moltsua islako moila-buruan
Behin islan, santzen koloniari begiradatxua bota neutsan; dagoeneko arrautzak apurtzen hasita dagoz txitak... zelako politak dirazen!
Kaio hankahorien txitak
Arratsalde edarra isla bueltan!