2022(e)ko urtarrilaren 21(a), ostirala

Aliota haundia Maria-Errotan

 Aliotak, 4 espezie desbardin hartzen dauzen iparraldeko ur-hegaztien talde bat da. Gure kostaldetara nagusiki bi etorten diralarik, kopuru txikietan bada be: Aliota haundia eta aliota txikia.

Aliota handia, Gavia immer

Lekeition oso gitxitan ikusten dan txoria da hau; faroletik pasoan batzutan bai, baina berton egun batzuk pasaten, lelengokoz da nik bat ikusten dodala. 

Argazkietan ikusten dan lez, errekiak ujola ekarren, baina ez zan hori eragozpena gure aliotentzako karramarruak atrapateko.

 

Aliota karramarroari hagina erauzten


Karramarroa jan baino lehenago, haginak eta hanka guztiak kentzen eutsazan, aidean astinduz eta ostera be atrapatuz.

Enbarka karramarro!

Karramarro gizajuari karrua (karramarruaren burua) besterik geratzen ez jakonean bakarrik sartzen eban barrura.



...horrela itzi neban, karramarruak jan eta janda!