2021(e)ko maiatzaren 18(a), asteartea

Mokozabalak Karraspion!

Mokozabala Platalea leucorodia, espátula común erderaz, spoonbill (koilara-moko) inglesez.


Aurreko hilaren 29an, arratsaldeko 15.23an, sorpresa Karraspion: mokozabalak Garraitz ondoan. Oso gaitza da hegazti migratzaileak atseden egiteko aukera izan dagien Karraspion, jentea eta batez be txakurrak dirazala eta... eguraldi txarragaz inor bertatik ez dabilenean bakarrik izaten dabe aukera. Eta egun euritsua izan zalez, gertatu zan. Halan eta be, hamen ipinten deutsuedazen argazkiak egin baino lehenago, txakur bikin paseaten etorren pertsona batengana arineketan joan behar izan neban eta txakurrak eusteko eskatu...

Mokozabalak Karraspion

Marea beheragaz, Lea ibaia itsasoratzen dan inguruan, islaren ondotik, santzak atseden egiteko batzen dirazen lekuan egoazan, eurakin batera.

Mokozabalak eta santzak

Tamainoen alderaketa

9 ale egon ziran, helduak eta gazteak, euretako 3 eraztunduta. Heldu batzuk dagoeneko eztei lumiagaz, txima luziakin kokotean, eta kolore laranja sama azpian.


Mokozabalak Karraspion. Lehenengokoa ezkerretik, eta hirugarrena eskumatik, eraztundunak biak, ale gazteak. 

Ezkerretik hirugarrenak be ale heldua hau, eraztuna dauko

Mokoa goruntz daukonak kolore desbardineko eraztun konbinaketa bat dakar

Eraztunen irakurketak informazio hau emon dau:


NAXT, baltza zuriaren ganean, 2019-07-17an Herbeheretan txita zalarik eraztundua.

Punto berdea eraztundu zan lekua da, eta besteak eraztunaren irakurketa puntuak


ATLB, baltza zuriaren ganean, Frantzia hegoaldeko Camargue eskualde paduratsuan eraztundua 2016-04-28an txita zalarik.

Puntu berdean, Camarga Frantziako eskoualde paduratsuan jaio zan ATLB mokozabala

Koloredun eraztunduna

Koloredun eraztunen konbinaketa zera zan: eskumaldeko tibian eraztun metalikoa, baltza eta gorria, eta ezkerrean berdea, horia eta bandera (horrela esaten jake horreri) baltza. Ale hau 2018an eraztundu zan, txita zalarik, Herbeheretan bebai, Lekittotik 1300kmra.





      Marea gora etorren, eta euren bidaia jarraitu eben.


















2021(e)ko maiatzaren 10(a), astelehena

IZURDAK. Izurda handia



 Izurde handia batuaz, Tursiops truncatus izen zientifikua, "tollino" (aintzineko idatzietan, Euskal Herrian izurda edo antzeko piztiren bat -ez dago argi zein- izendatzeko erabilten ei zala dakar), erderaz delfín, tonina... Galizian "arroaz" (jatorri arabiarreko berba, antza) esaten deutse izurda handiari. Inglesez "bottlenose dolphin", hau da botila muzturreko izurda.

Izurda handiak, izenak argi dino, oso handiak izan leikez: ar handiak 4 mra arteko luzera eta 400 kgko pisua har leikez. Txalupa alboan igiri datozenean, txahal bat halakoak emoten dabe.

Urteko edozein sasotan agertu leikez Lekittoko kostatik hurre, baina martia-apirila, berdelaren etorreraz batera, saso ona da, eta egunotan ia egunero ikusten da taldetxo bat gure inguruan, Otoiopean, Ogellan...

Bertan topa nebazan orain dala hiru aste, hilaren 20an arratsaldean, eta atara neutsazan argazki batzuk ipiniko deutsuedaz. 


Izurdak, Garraitz eta farolaren aurrean





Otoiopeko haitzen kontra estanpa berezia eskeintzen dabe




edozelako saltoak eginez

Batzuetan txalupa ondora etorten dira, eta orduan somatzen da euren benetako tamainua. Nik uste dot ar handiak izaten dirala hurreratzen diranak, taldetik urrundu gaitezan, edo...
Hau nire irudikapena da, baina ezin dot ziurtatu. 



Egia bada izurde handi honek ez dirala euran lehengusu txiki izurde arruntak Delphinus delphis moduko jostagarriak, gogorik ez badauke, hondora egin eta alde egiten deutsue.

Izurda handia Eukeni ondoan ur azpian 

Iluntzen egoan, eta mendebalderuntz joiazela estanpa bitxiak hartu neutsazan Matxitxako atzean sartzen egoan eguzkiaren kontra.


Izurdia eta Ogoño



Izurdak eta Matxitxako

Holantxe esan eusten agur eta hurrengora arte, eta neuk be zeueri bardin!




2021(e)ko maiatzaren 4(a), asteartea

Koplaren Dzangadia

 Hasita dagoz koplak iparraldera alde egiten euren kunaldi kolonietara, baina oraindik geratzen dirtaz batzuk gure itsas-bazterrean. Honetako asko heldu bakoak diraz, ez dabe oraindik habiarik egin beharrik eta ez dauke presarik, antza.

Euretako baten dzangadaren sekuntzia osoa atrapa neban txiripaz, eta muntaiatxua egin dot photoshopez. Kopla helduak zuri-zuriak diraz, hego punta baltzak eta kokot beilegia ezeze, eta honek ondino daukoz luma baltzak hego bazter gutian eta buztanean; 3 urte egingo dauz uda honetan beraz, eta beste urtebete beharko dau guztiz heldua izateko.

Dzanga!!

Laster arte!