zankaluzea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
zankaluzea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko irailaren 1(a), asteazkena

Beste limikolo bat: Zankaluzea

 Ez dot euskeraz beste izenik ezagutzen; suposatzen dot Lekitton beste "kulinka" hankaluze bat izango litzatekela. Erderaz "cigüeñuela" esaten jako, eta izen zientifikoa Himantopus himantopus (harizko hankak, zeozelan).

Pasokoa da geurean, nahiz eta azken urteetan bikote batzuk kunak egiten hasi dirazen, Urdaibain 2012an lehenengoz.

Lekitton oso lantzean behin ikus leikez; 2019ko ekainean 3 ale ikusi nebazan Karraspion (mirari bat).

Zankaluze arra Karraspion

Zankaluze emea Karraspion

Zankaluze emea Karraspion

Arrak bizkar baltza dauke, eta emak marroxkia. Sexo biak euki ahal dabez buruan eta kokotian orban ilunak, baina arrak batzutan buru zuri-zuria dauke.

Zankaluzea

Zankaluzea

Zankaluzea

Zankaluzea

Zankaluzea

Zankaluzea

Zankaluzea

Ale bakartitxo hau, islako moilan ikusi neban, jentiak uxatuta errekara jaitsi zan, eta argazki sorta hau bota ahal izan neutsan, aurton maiatzean.

Iaz laukote bat hondartza salbajian be ikusi neban, baina ezin izan neutsen argazkirik egin.

Txori ikusgarriak zalantzarik barik!  

2021(e)ko abuztuaren 7(a), larunbata

Limikolak, Kulinka Txikiak

 Kulinkak, kurlinkak, txurlintak, kuliskak... herri bakoitzean bere erara. Lekitton kulinka eta kuliska, biak entzunda nago, eta nagosiak edo txikinak. Izen horrekin marea beherak azaltzen dauzen basatzatan ibili eta elikatzen dirazen hegaztiak izendatzen diraz: limikolak, orokorrean.

Kulinka nagosiak handiak litzatekez, moko mokerra daukenak Numenius generokoak, (erderazko zarapitos); inoiz ikusi dodaz Lekeition, baina oraingoan ez dot haren argazkirik ipiniko.

Kulinka txikiak era askotakoak dagoz, espezie sorta zabal samarra da, baina pentsaten dot Lekeition danak zaku baten sartzen dirala. Ikus dagiguzan Lekittotik pasaniko batzuk:

Kuliska txikiaActitis hypoleucos, erderaz "andarríos chico". Maria-errotako basatzatan urte osoan errez ikusten dan txori txikia, popia gora eta behera etenbarik astintzen dabilelako segidan ezagutuko dozue. Inoiz islako moilatik zehar be ibilten da jateko bila.

Kulinka txikia maria-errotaren anteparako basatan, marea beherean.


Kulinka txikia Maria-Errotan.

Txirri arrunta, Calidris alpina, "correlimos común" erderaz, negutiarrak diraz geurean, eta pasokoak Lekeition. Urdaibain neguan zehar kopuru ederretan ikus leikez, baina Lekeition, bakarrik lantzean behin agertzen da aleren bat bidaian geldialdi eginez, udabarrian edo udagoienean, islako moilan elikatzen edo atseden egiten... denbora laburrez, imaginako dozuen moduan, hainbeste jente gabilz eta.








Txirri arrunta

Txirri zuria, Calidris alba, "correlimos tridáctilo" erderaz. Pasokoak. Txori txikitxo honek, munduko migratzailerik handienetakoak diraz: artikoan egiten dabez kunak udan, eta neguan hego hemisferioraino joaten diraz, hego Afrika, hego Amerika edota Zelanda barriraino! Zorte haundia da horrelako batean txirri zuri aldratxo batek Karraspioko hondartza atseden egiteko aukeratzea, eta bertan ikusi ahal izatea, kontutan hartuta zenbat jente, txakur... ibiliten dan bertatik; zoritxarrez ez da hau urtero suertatzen. 

                     

Txirri zuriak Karraspion elikatzen

Espektakuloa da olatuekin jantzan gora eta behera zelan dabizen ikustea, urak dakazen ornogabeez elikatzeko.



Txirri zuria. Argazki honetan eta aurrekoan ikus leike bere erderazko "tridáctilo" izenaren arrazoia: 3 behatz besterik ez, atzeruntz orporik ez dauke! 



Txirri zuria Komentupeko hatxetan

Txirritxo handia, Charadrius hiaticula, "chorlitejo grande" erderaz. Pasokoak honek bebai, udabarrian eta uda amaieran errazagoak ikusteko txirri zuriak baino, Karraspion, islako moilan...


Txirritxo handia. Ale gaztea islako moilan 

Hegabera, Vanellus vanellus, "avefría" erderaz. Erderazko izenak argi adierazoten dauen lez, neguko hotz gogorrakin etorten dan hegaztia da. Inguruko baserrietako landa edo zelaietan agertu leike aldren bat.





Hegabera, erreka bazterrean

Ale eder hau, marea beherean islako moila eta erreka bitarteko hondarretan topa neban. Zelako koloreen ederra!

Asko tarda dot azkan sarrera hau egiten, ea hurrengoa arinago datorren!