2022(e)ko irailaren 20(a), asteartea

Karrabasua eta Aingiria

 Aurreko batean, Maria-Errotaren inguruan nabilela, karrabasua (mottoduna) ikusi neban aingiria preso eukola. Bada "aingiraren buztana baino labanagoa" dioen esakuna, eta horixe pasaten jakon gure karrabasuari, aingiria ezin iruntsirik ebilela...




Karrabasua eta aingiria

Aingira, azken urteotan asko urritu dan arraina da, eta gaur egunean galtzori larrian dagoen espezie lez katalogatuta dago, extintziotik hur! 

Aintzina angula ugari sartzen zan itsasotik ibaietan barrena, baina orain gaba osua emonda be, gramo batzuk baino ez dauz biltzen anguleruak bahian!

Angulerua Isuntza zubiaren azpian, "Mendexa Laperri 2016" egutegitik

Pasa dan mendeko angulerua bere aintzineko bahiagaz (Fondo Marín Kutxa Fototekatik)

...eta han jarraituten eban karrabasuak aingiriagaz auskan!





Karrabasua eta aingiria

Azkanean, lehorrera urten eban...






Karrabasua eta Aingiria

...eta bertan, oinarri sendoan eutsita kokot kolpe batzuk jota lortu eban aingiria enbarkatzea! 

Jon Hidalgo adituak esan eustan jokabidea hau karrabaso haundietan (Phalacrocorax carbo) ezaguna ebala, baina ez mottodunetan.


Karrabasua, kaka egin ostean (eskumara) hegoak astintzen


Karrabasua

Ostean, hegoak apur bat astindu, kaka egin eta uretara buelta zan, liseriketa egitera...

...on egin!!

Hortik eta aste betera, Garraitzera joan nintzan santzen kunak ikusten, eta hantxe egoan hatxetan karrabasua eguzkitan!


Karrabasua Garraitzeko hatxetan

 Hurreratu nintzan astiro-astiro eta apurka-apurka, eta uxatzen ez zan lez, lelengo plano batzuk atara neutsazan.



Kartrabaso mottoduna 

Karrabasuaren begi berdien ederra!