karrabasua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
karrabasua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko irailaren 20(a), asteartea

Karrabasua eta Aingiria

 Aurreko batean, Maria-Errotaren inguruan nabilela, karrabasua (mottoduna) ikusi neban aingiria preso eukola. Bada "aingiraren buztana baino labanagoa" dioen esakuna, eta horixe pasaten jakon gure karrabasuari, aingiria ezin iruntsirik ebilela...




Karrabasua eta aingiria

Aingira, azken urteotan asko urritu dan arraina da, eta gaur egunean galtzori larrian dagoen espezie lez katalogatuta dago, extintziotik hur! 

Aintzina angula ugari sartzen zan itsasotik ibaietan barrena, baina orain gaba osua emonda be, gramo batzuk baino ez dauz biltzen anguleruak bahian!

Angulerua Isuntza zubiaren azpian, "Mendexa Laperri 2016" egutegitik

Pasa dan mendeko angulerua bere aintzineko bahiagaz (Fondo Marín Kutxa Fototekatik)

...eta han jarraituten eban karrabasuak aingiriagaz auskan!





Karrabasua eta aingiria

Azkanean, lehorrera urten eban...






Karrabasua eta Aingiria

...eta bertan, oinarri sendoan eutsita kokot kolpe batzuk jota lortu eban aingiria enbarkatzea! 

Jon Hidalgo adituak esan eustan jokabidea hau karrabaso haundietan (Phalacrocorax carbo) ezaguna ebala, baina ez mottodunetan.


Karrabasua, kaka egin ostean (eskumara) hegoak astintzen


Karrabasua

Ostean, hegoak apur bat astindu, kaka egin eta uretara buelta zan, liseriketa egitera...

...on egin!!

Hortik eta aste betera, Garraitzera joan nintzan santzen kunak ikusten, eta hantxe egoan hatxetan karrabasua eguzkitan!


Karrabasua Garraitzeko hatxetan

 Hurreratu nintzan astiro-astiro eta apurka-apurka, eta uxatzen ez zan lez, lelengo plano batzuk atara neutsazan.



Kartrabaso mottoduna 

Karrabasuaren begi berdien ederra!







2021(e)ko urtarrilaren 31(a), igandea

Karrabasuen begien berdia


Egunotan eginiko urtekera pare batean, karrabaso bana suerta jatez hurre-hurre, eta arratsaldeko azkan argi urre kolorekoakin ataratako argazki batzuk ipiniko deutsuedaz.










Karrabaso mottoduna Phalacrocorax aristotelis

Zenbat eta txori hau gehiago ikusi, orduan eta gehiago gustaten jat. Bere begi haundi horren kolore berde esmeralda benetan liluragarria da.




Karrabaso mottoduna Phalacrocorax aristotelis

Espero dot zeuek be gustuko izatia!


 


2020(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

Karrabasua


  
Phalacrocorax aristotelis, ubarroi mottoduna.

Beste izen batzuk: Bermio inguruan potorro, Ondarrun sakillo, Bolborin Hondarribian, erderaz cormorán moñudo.


Lekittoko altxor ornitologiko handienetakoa. Egoera larrian dagoen hegazti honen Kantauri osoko koloniarik handiena daukagu Santa Katalinako etorbide azpiko labarretan, Galizakoez aparte. 

Kalteberen kategorian dago, arriskuan dagozan espezieen Euskadiko zerrendan.

Karrabasuak Santa Katalinako bide azpiko hatxetako kolonian

Santa Katalinako labarretan hogetapiko habia zenbatu ebazan Jon Hidalgo ornitologoak iaz, eta beste bospasei Garraitz irlan.

Bigarren kontaketa batean, 39 txita zenbatu genduzan ordurako habiatik urtenda, hegaz egiteko gauza ziriala. Hogetapiko grano Santa Katalinan, eta beste dozenatxo bat islan, Akapulko inguruan eta isla-muturraren azpian. 

Kopuru honek aituten emoten doskue txori honen egoera kaxkarra. Sasoi batean Ogoñokoa zan Kantauriko koloniarik haundiena, baina bertan behera etorri zan.

Ur azpian murgilduz egiten dabe arrantzan, eta arrantzaleen sareetan enmailata hilten diraz asko. 

Kuma sasoian, mottodun izena emoten deutsen motots edo gangorra hasten jake bekoki ganean. Laster hasiko diraz habia lekuetan batzen, bikoteak osotu eta kumaldia prestatzeko.

 
Karrabasuak euren motots edo gangorrakin apainduta

Gazteak dirazenean, kolore argiagokoak izaten diraz eta begiak grisak eukiten dabez. Urtetik urtera ilunduten doiaz, eta 4 urtekin egiten diraz helduak, euren begi berde ederrakin eta luma baltz-berdexka dizdiratsuakin.

Karrabaso heldubako bi islako Akapulkoko hatxetan (goikoa hari gorri bategaz enpatxata)


Karrabaso gaztearen begi grisa


Karrabaso gaztea udako egun bero batean arnasestuka, bere burua freskotzeko


Karrabaso gaztea Akapulkon

Karrabaso heldu, lirain eta dotore bi, Santa Katalinako hatxetan 


Karrabasua Arzabal eta Endai tarteko hatxetan

Momentuz, hau. Jarraituko dot karrabasuaren ganeko sarrera gehiagorekin, bere lehengusu handiarengandik zelan desbardindu, eta abar.

Blog honen asmoa da Lekittoko txoriak eta euren izen lekittar jatorrak erakustea, lekittarrari bereziki, ikusten dotelako oso ezezagunak dirazela batez be gazte jentearen artean eta, kantak dinoen moduan, "ez daitezen ahaztu, ez daitezen gal".

Espero dot gustoko izan dagizuela, laster arte.