Phalacrocorax aristotelis, ubarroi mottoduna.
Beste izen batzuk: Bermio inguruan potorro, Ondarrun sakillo, Bolborin Hondarribian, erderaz cormorán moñudo.
Lekittoko altxor ornitologiko handienetakoa. Egoera larrian dagoen hegazti honen Kantauri osoko koloniarik handiena daukagu Santa Katalinako etorbide azpiko labarretan, Galizakoez aparte.
Kalteberen kategorian dago, arriskuan dagozan espezieen Euskadiko zerrendan.
Santa Katalinako labarretan hogetapiko habia zenbatu ebazan Jon Hidalgo ornitologoak iaz, eta beste bospasei Garraitz irlan.
Bigarren kontaketa batean, 39 txita zenbatu genduzan ordurako habiatik urtenda, hegaz egiteko gauza ziriala. Hogetapiko grano Santa Katalinan, eta beste dozenatxo bat islan, Akapulko inguruan eta isla-muturraren azpian.
Kopuru honek aituten emoten doskue txori honen egoera kaxkarra. Sasoi batean Ogoñokoa zan Kantauriko koloniarik haundiena, baina bertan behera etorri zan.
Ur azpian murgilduz egiten dabe arrantzan, eta arrantzaleen sareetan enmailata hilten diraz asko.
Kuma sasoian, mottodun izena emoten deutsen motots edo gangorra hasten jake bekoki ganean. Laster hasiko diraz habia lekuetan batzen, bikoteak osotu eta kumaldia prestatzeko.
Oso interesgarrija! Umiakin eskolan lantzeko be aproposa!
ErantzunEzabatuOso interesgarria! Asko gusta jat!
ErantzunEzabatu