2023(e)ko azaroaren 1(a), asteazkena

Gabai Arre Mediterraneoa

 Gabai arre mediterraneokoaCalonectris diomedea; Lekitton "Martina", arrunta, balearra eta haundiakin zako bardinean, neuk dakidala. Itaundu egin behar dot portuan edo farolian hurreratzen jatezan itsas-otso nagusiari, ea berezko izenik emoten ete eutsen. (Gaur berton Iñaki Abaroak "martina" beste barik, atun-txori be martinari esaten jakela).

Gabai arre mediterranearra Calonectris diomedea

Bermio aldean, braie, eta Hondarrabian, gabai arreari Martin-hontz esaten omen deutse. Esteka honetan, ahotsaken Asier Sarasuak jasotako testigantza ordainezinean entzun leike, beste hainbeste txori eta itsas-pizti izenen artean.Zelan desbardindu gabai arre mediterraneoak atlantikoengandik? Oso gaitza nire ustez, argazkien bitartez ez bada.

Orokorrean, mediterraneokoak lirainagoak dira: kokota eta mokoa finagoa, kolorez be argitxoagoak... baina atlantikoko emeak be arrak baino fintxoagoak ei dira, eta gehienetan ez dago zehazterik. Hegoazpiari erreparatuta bai topa geinkez ezaugarri bereizgarri batzuk; ea argitzen doguzan.

Gabai arre mediterraneoa Calonectris diomedea ezkerrean, eta atlantikoa Calonectris borealis eskuman, espezie bien arteko alderaketa-muntaia

Gabai arre atlantikoak luma primaria ilunak dauzka, mediterraneoetan, P10ean (azken luma primarioa, puntakoa) "mihi" zuria sartzen da lumaren oinarritik muturreruntz. Mediterrneoak "punto" bakarra dauke primarioen estal-luma haundietan (P10ari jagokona); atlantikoak ostera "punto" bi izaten dabez (P10 eta P9ari jagokenak).

Kokota sendoagoa izaten da atlantikoetan, "idi-kokota" modura; mediterraneoak finagoa izaten dabe, eta burua eta kokotaren arteko etena nabaritzen jake apur bat.

Askotan ez diraz ezaugarri honek oso argi agertzen, eta ale askoren identifikazioa zalantzakorra izaten da.

Manjuja "KULIXKA"tik

Uda osoan zehar ikusten doguz gure uretan elikatzen, tunidoekin batera (haginzorrotzak, hegaluzeak, mojak...) edo izurdakin, aprobetxatuz arraina azaleratzen dabenean, bideoan ikusten dan modura.


Martina botakorra jaten

Inoiz Santa Katalinako faroletik be ikus leikez izurdakin batera "manjuja" betean...

"Manjuja" faroletik: izurdak eta martinak

Uztailetik hasi eta urrian oraindinoko ikusi doguz martin arreak Lekeitioko uretan; azken argazki sorta hau Eukeni nire txalopatik
urriaren 9an egina da martin arre mediterraneo bateri arratsaldeko azken argiakin.






Martin/gabai arre mediterraneoa Calonectrsi diomedea

Honez gero hegoaldera alde eginda dagoz, geurean negua sartu orduko...


Martin arrea lumaldatzen

Azkan argazki honetan, primarioen lumaldaketa betean ikusten da martina, lelengo laurak barriak eta P5etik P10era zaharrak, guztiz urratuta.

Agur!