Sterna paradisaea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Sterna paradisaea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

Cabo Verdeko gabaia Lekitton!

 2024ko irailaren 15a urrez grabatuta geratuko da "KULIXKA"ren historian. Eguna oker hasi zen: txango pelagikoa geneukan programatuta 10 txorizalekin, eta "KULIXKA"k ez zuen arrankatu nahi izan. Asier patroiak eta Dani mekanikoak arazoa konpontzeko ahalegin guztiak egin ostean, pieza bat aldatu behar zela ebatzita eta ordezkorik ez zegoelarik, "B" plana aktibatu genuen: Asierrek sei lagun eramango zituen Isuntzaren Arraunlarin (estropadetako balizak ipintzeko erabiltzen duten txalupa zaharra), eta nik nire Eukenin (beste txalupa zahar bat, baina poztasun handiak ematen dituena) beste lauak.

Amaia Alzaga, Oskar carazo, Karmelo de Dios, Iñaki gezuraga, Asier Sarasua eta Josemi Soler, "Arraunlari"n Asier Mendieta patroiagaz

Ezkerretik, Karmelo, Oskar, Asier S. Amaia eta Josemi, "Arraunlari"n portutik irtetzen

"Eukeni" portutik irtetzen, neu patroi, Olaia Garmendia, Julen Vega, Iziar Goitia eta Joseba del Villaregaz (ezkerretik eskumara) 

Julen, Joseba eta Olaia

Eguraldi ederrarekin abiatu ginen, ipar-ekialdeko olatu handi samarrak zeuden, baina aurreikuspenak baretzen joango zela zioen eta ilusioz beterik, itsasoari branka emanez abante egin genuen.

Lekeitiotik 6 bat itsas-miliara, txori metaketa handiak ikusi genituen eta euretako batera abiatu ginen. Tunidoek azaleraturiko anten antxoa txikia jaten ari ziren zanga gazte Sula bassana pilo bat (poz handia eman zigun honek, ezagututa espeziea pairatzen ari den hond hamendia hegazti gripearen eraginez) espezieari eragindako sarrakia, eta haiekin batera gabai arreak, handiak, balearrak baita arrunten batzuk ere.

Zanga gazteak azaleraturiko txitxina jaten. Eskumaldean, Cabo Verdeko gabaia Calonectris edwardsii

Cabo Verdeko gabaia erakusten duen aurreko argazkiaren mozketa

Horrelako multzo batean Cabo Verdeko gabaia zegoen, gerora aztertutako argazkietan ikusi genuenez, baina bertan ez ginen inor ohartu.

Hegazti interesgarri ugari zebiltzan azaleratutako arrain sarden inguruetan, eta gu liluratuta geunden batzuei eta besteei begira...

Sabine antxeta Xema sabini bat ikusi genuen, antxeta txiki Hydrocoloeus minutus batzuk ere... 





Antxeta txikia Hydrocoleus minutus antxoatan



Sabine antxeta Xema sabini


Horrelako batean izan zen, antxeta txiki batzuren atzetik gindoazela, gabai arre taldetxo bat ikusi genituela uretan pausatuta, eta ondotik pasatzean altxa zirenean, euretako batek atenzioa eman zigula: zer 💥💥💥 izan da hori? 

Hegan irten ziren eta ,popaz, ezer argitzen ez zuten argazki batzuk bota genizkion...
Zorionez ehundaka metro batzuk aurrerago ostera ere pausatu ziren eta geldika-geldika hurreratu ginen euregana... hurreratu ahala hasi ginen ikusten gabai arre desberdina zela, txikiagoa, ilunagoa... argazkiak bota, kamaran bertan handitu, aztertu, eta moko mehe eta grisa ikusten zitzaion (gabai arreen moko horiaren oso desberdina) Cabo Verdeko gabaia zen!!

Cabo Verdeko gabaia Calonectrsi edwardsii ezkerrean, eta gabai arrea Calonectris borealis eskuman

Cabo Verdeko gabaia Calonectrsi edwardsii


Cabo Verdeko gabaia bertako eharteetako espezie endemikoa da, bertan baino ez ditu kumak egiten, eta euren migrazio joerak oso ezagunak ez diren arren, badakigu hegoameriketako kostaldetara joaten direla eta ez dira Cabo Verde baino iparralderago normalean ikusten,  Canariar uhartetan eta Madeiran behaketen batzuk badaude ere; hau, Europa kontinentalerako lehenengo behaketa dokumentatua (argazkiz) izan da. (Beste behaketa bat dago Galiziako Estaca de Bares lurmuterrik egina, baina argazkiz dokumentatu barik eta ez da homologatua izan; bai, ordea, geurea.)

Cabo Verdeko gabaiaren hedapen mapa (Wikipediatik, Creative Commons Cephas )

Jarraitu ginen hurreratzen eta argazkiak egiten, berriro ere hegan altxatu zen arte, eta bila ibili baginen ere, ez genuen gehiagorik ikusi.

Agur!

Itsas enara beltzak ikusi genituen, ipar-txenadak, marikaka isatslaburra hauei erasoka, baita gauza liluragarri gehiago ere; baina Cabo Verdeko gabaia desagertu egin zen.


Itsas enara beltza Chlidonias niger 


Ipar-txenada Sterna paradisaea


Marikaka isatslaburra Stercorarius parasiticus ipar txenadari erasoka

Marikaka isatslaburra saria kobratzen

Eta horrenbestez, Lekeitioko portura itzuli ginen egindako behaketa ikaragarriaren emozioaz pozarren eta partekatzeko eta zabaltzeko irrikaz! 








2022(e)ko urriaren 20(a), osteguna

Ipar-txenada edo Txirrin Artikoa II

 "KULIXKA", Isuntza Arraun Taldeak ekarriniko yate klasikoan eginiko azken urteeran, beste hainbeste espezieen artean, Txirrin Artikoa be ikusi genduan. 

"KULIXKA", Lekeitioko portuan

10 bat itsas miliatara, uretan gosata egoazan grano bi, eta gu hurreratzean hegaz altza ziran biak...


Txirrin Artikoa gosata



Txirrin Artikoa aireratzen




Txirrin Artikoa hegaz

Ez da bere lehengusu Txirrin edo Txenada arrunta (Sterna hirundo)rengandik desbardintzen erreza izaten, baina hondoko ezaugarrietara errepara ezkero, lortu daiteke. 

Txirrin Artikoaren ezaugarriak

Oraindik eta azarora arte, badago aukerarik beste aleren bat Lekittotik pasateko, ia geldialditxua egiten dauan eta ezagututen dozuen...



2022(e)ko urriaren 14(a), ostirala

Ipar-txenada edo txirrin artikoa

 Eztegu osteko migrazio betean gagoz, eta edozein hegazti agertu daiteke gure inguruetatik.



Txirrin artikoa, Karraspio txiki edo "salbaje" hondartzan, euripean

Aurreko egunean, ez edozein, ez bada hegaztien artean migratzailerik haundienak egin euskun bisita. Txirrin artikoa migrazio bidaiarik luzeena egiten dauan txoria da.

Txirrin artikoaren hedatze mapa: gorriz kunaketa eremuak, eta urdinez negua igarotzekoak

Eskualde artiko eta azpiartikoetan egiten dituz kunak, iparraldeko udako egun amaibakoak aprobetxatuz, eta argi orduak murrizten diranean, hegoaldera migratzen dau Antartikaraino 80 bat mila kilometro eginez, betiko uda batean biziz.

Bidaia luze horretan, ale honek geldialditxo bat egin eban Lekitton, jan...

Dzanga! ...eta huts


...oraingoan arraina!

...eta atseden egiteko.

Txirrin artikoa "Karraspio txiki"n atsedenean


Txirrina Mendieta ontziolaren aurretik




Ale honeri eskumaldeko hegoko luma bi falta jakozan. Auskalo zelan galdu ebazan!

Faltan botako dauz Antartikarainoko bidean... Ondo joan!!