2022(e)ko uztailaren 7(a), osteguna

Txirri arruntak eztei lumakin

 Maiatzaren 13an (atzerapentxuagaz nabil...) txirri arrunt bi ibili zirian Islako moilatik. Eztei lumajeagaz egoazan (sabelaldea baltzituta), eta betiko lez, hurreratu nintxakezan "arrautzak" apur bat ikutzera...


Txirri arrunt Calidris alpina bata...

...eta bestea

Oso nasai egoazan, eta katiuskakin, hatxarik-hatxa eta astiro-astiro eurakana hurreratu nintzan, lelengo plano batzuk lortu arte.


Txirri arrunta Calidris alpina lelengo planoa

Laister arte!