Caretta caretta espezieko itsas dortoka, egiazko kareta batuaz edo wikipedian behintzat.
Caretta caretta itsas dortoka
Nik dakidala, itsas dortoka espezie bi hurreratzen diraz gure uretara: laut dortoka eta egiazko kareta hau; baina kopuru txikietan, granoka.
Aurton ostera, egiazko dortoka ugari dabilz gure uretan; nik lau ikusi dodaz dagoeneko, aurreko egunean bi. Momento desbardinetan ikusi nebazan, baina argazkietan egiaztatu leike ale bi zirala, bigarrenak burua oraldiz beterik eukolako. (Oraldia Lekittion itsasoko bedarrari esaten jako: erderazko alga)
Lekittoko portura be sartu zan ale bat, eta Jokin Lenizek bideotxo hau graba eutson...
Dortokia Lekittoko portuan (Jokin Leniz)
Erderaz tortuga boba esaten jake, loggerhead sea turtle ingelesez eta caouanne frantsesez, hiruretan esanahi bardinagaz: dortoka tentela. Honen arrazoia da nahiko errazak dirala atrapaten. Aurton ikusi genduan bigarrena hilik egoala pentsa genduan ia ikutu gendunera arte, mugitzen hasi zala.
Bigarren dortoka bizardun ha iheskor samarra izan zan, osterantzean atrapatzea gomendatzen dabe eta inkata daukozan oraldi, lapazorri (lapa antzeko krustazeo txikitxoak, erderazko balano edo bellota de mar) eta enparauez garbitu ostean askatzea.
Gauza ederra da ezohikoak diran pizti honetaz disfruta ahal izatea, baina kezkatzekoa gure uretan egotearen arrazoia: itsasoen berotzea, dirudienez.
Beste barik, bota neutsazan argazki sortatxoa ipiniko deutsuet...
Egiazko dortoka Caretta caretta
...eta hurrengora arte!
Bai argazki ederrak, natura hobe ezagutzeko bidea.. 👍👍
ErantzunEzabatu