2024(e)ko otsailaren 12(a), astelehena

Anpormaixuak

 Anpormaixo, anpormaixuak pluralez; batuaz lanperna-musu, erderaz frailecillo, macareux moine prantsesez eta puffin ingelesez; izen zientifikua Fratercula arctica dau. Ainhoa Egaña lagun bermiotarrak zapatillo jaso eban aitarengandik.

Eneko Barrutiaren Bizkaiko Arrantzaleen Hiztegian, horrela dago Lekeition jasota:

anpormaisu; anpormaixo (L-j-l) - anpormaixua (L-j-l), anpurmaixua (L-pj) Def.: iz. “G. frailecillo”. L-l: piko lodi-lodia eta gorrixkea. Entz.: L-pj: gitxi ikusten da hori txoriori.

Anpormaixo gaztea 

Batuazko izenaren nundik norakoa argi dago: anpormaixuaren mokoak lanpernarekin duen antza.

Anpormaixo heldua eta bere mokoa         Lanpernak (Anpernak) eta Anpernarri

     Lekittoko izenari jagokola, nik uste dot batuazkoaren jatorri bardina daukola: hasierako "anpor" anperna berbatik etorriko litzateke; gaur egun berba hau galduta badago be (beste asko lez), Lekitton aintzina "anpernak" esaten jaken gaur pertzebak esaten jakenari, eta horrela jasota dago Azkueren hiztegian. "Anpernarri" toponimua be jasoten dau anperna berbiagaz batera eta izen hori bai, erabilten da oraindik: Endaiko kalia ekialdetik izten dauen haitz-muturrari esaten jako.

Anperna, Azkueren hiztegian

Anpernarri, egile anonimuak eginiko mapan

Neguko bisitariak doguz anpormaixuak, azarotik martia bitartean topa geinkez gure kostaldetan, kopuru urrietan, aurtengo sasoian beste batzuetan baino gehitxoago ikusi badoguz be. Potorroak baino urrintxoago ibilten diraz normalean, harek bizpairu miliatik hasita topa zeinkez, anpormaixuak 4 bat miliatik aurrera.

Anpormaixo heldua neguko koloreekin

Helduak moko oso altua dauke; gazteak ez hainbeste. Halanda be, ez doguz hamen argazkietan ohituta gagozan kolore bizi horrekin apainduta ikusiko; kolore horrek eta argazki horrek kumaldi sasoian atarten dabez, udabarrian. Hona neguan etorten diraz eta koloreak motelduta eukiten dabez: aurpegia eta mokoaren hori-urdinak ilunduta eta begi inguruan izaten daben apaingarri gorria desagertuta, ar zein eme, ez dago euren artean alderik eta.

Moko-muturraren kolore gorria, ostera, bizi-bizi mantentzen jake, argazkiaren arabera.







Anpormaixo gazteak

Oso iheskorrak diraz, eta eurak gana hurreratu ahala, popia emon eta aldendu egiten diraz, eta jarraitzen badotsezu, ur-azpian murgiltzen diraz eta desagertu.

Anpormaixo heldua
 

Anpormaixo heldua alde egiten

Anpormaixo heldua agur esaten

AGUR!









  




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina