Urtero itsas-txakur gris (Halichoerus grypus) bat edo besteren bisita izaten dogu Euskal kostaldean. Itsas-txakur gris espeziearen ale gazteak izaten diraz normalean, gaztetan sakabanetzeko joera eta desorientateko aukera daukelako. Tarteka, are eta gehiago itsas zakarren ostean, lehorrera urten behar izaten dabe atseden egiteko eta suerta ezkero leku jandetsuren batean, portu bat edo hondartza bat, ba badaukagu zirkoa antolatuta!
Itsas-txakur grisa Karraspion
Hauxe gertatu zan hilaren 26an Karraspion eta egun bi lehenago, Gabon Gabean beste bat -agian bera- agertu zan Isuntzan.
Horrelakoetan, paketan itzi da egin behar izaten dana; baina jende eta txakur asko garelez, komeni da 112ra deitu ertzain batzuk etor daitezan eta piztiaren lasaitasuna bermatu dagien eta 4 bat metroko inguruan inor ez dadin urreratu. Karraspion ertzain bi egon zirian momentu oro itsas-txakurraren lasaitasuna jagoten, arik eta Gorlizko basozainak bere bila etorri zirianera arte.
Itsas-txakur grisak muztur luze eta zabala dauke, bekokiagaz lerro zuzenean, hau da, ez dauke muzturra eta bekokiaren artean angelurik; begiak be ez daukez haundiak, eta ez diraz beraz aurpegiz oso "potxoloak"; beste itsas-txakur espezie batzuk itxura "sinpatikoagoa" dauke, honek ez hainbeste.
Espeziearen beste bereizgarri bat da surziluak bertikalki paraleleoak daukezela (argazkietan), beste espezieak "V" itxuran eukiten dabez.
Karraspioko ale honek zauriak eukozan, hegatan eta muztur inguruan bebai, hatxen kontra jota eginak agian... eta momento batzutan halako dardarak be egiten ebazan; pentsa leikean ez egoala guztiz ondo, eta horregaitik basozain batzuk etorri zirian eta Gorlizko Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentrora eroan eben osatzen.
Espero daigun ahalik eta arinen ostara be itsasoan libre ibilteko moduan egotea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina