Kaio hegalzuria, Larus glaucoides, gaviota groenlandesa erderaz, Iceland gull inglesez eta goéland arctique prantsesez. Izenak argi agertzen dabe bere jatorria.
Ez dira bape ohikoak gure inguruetan, baina ia neguro agertzen da bateron bat, batez be ekaitz gogorren batek jo dauenean
Hori da hain zuzen be egunotan gertatu dana gure kostaldean. Ikaragarria izan da lur-muturretatik ikusi ahal izan diran itsas-txori piloa, bai espezie desberdinen kopuruari jagokona zein ale kantitateari.
Euren artean jorjatxu (jorja, harribitxi, joya Lekittion) hau agertu zan Karraspion.
Kaio hegalzuria Karraspion lurra hartzen
Kaio hegalzuriak Groenlandian kumatzen dabe, eta neguan apur bat beherago mugitzen diraz, baina ez normalean gure latitudetaraino.
Ekaitzek ekartzen dabe neguan aleren bat, gazteak normalean, kaioak orokorrean gaztaroan euren jaioterritik gehiago aldentzen dira eta.
Kaio hegalzuriaren hedatze mapa: laranjaz kumatze eremuak eta urdinez negua igarotekoak. Wikipediatik; egilea: Cephas
Ale hau, halanda ze, gaztetxoa zan, aurton jaionikoa, hain zuzen be. Helduak dirazenean, zuriak izaten diraz azpitik eta hego ganea gris argia izaten dabe eta hego punta baltzik barik.
Zorionez, eguraldi txarra tarteko, txakurrik ez ebilen hondarrean, osterantzean ez zan gosako eta ezin izango genduke ikusi. Halanda be, marea gora etorren, leku gitxi geratzen jaken hondarrean, eta olatu bategaz batera, bera eta bertan gosata egoazan beste kaio gitxi batzuk hegaz altza zirian...
Ni farolera juan nintzan, mendebalde gogorra egoalako eta itsas hegazti pase ikusgarria ebilelako: kalatxori txikinak, potorruak, matxiplakak...
Bertan geratuta nengoan Juankar Andrés lagun eta txorizale handiagaz, eta holako batean, begira gabizela...
Gure aurretik pasa zan mendebalderuntz.
Orain dala urte bi, 2020ko azaroan, beste bat, 1.go negukoa ha bebai, ikusi neban itsasoan "Eukeni", nire txalopatik.
Hile batzuk arinago, 2020ko martiko 3an, beste ale bat ibili zan Ondarruko portuan, eta bertara joan nintzan ikusten...
Kaio hegalzuria Larus glaucoides, Ondarruko portuan
Kaio hau, Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologia saileko kideak eraztundu eben, bere nondik norakoen barri izan ahal izateko.
Hortik eta gitxira COVIDarengaitik pandemia deklara zan, eta danok geure etxeetan ezin urtenik geratu ginian, eta...
Kaio hegalzuria Kurlutxupean
Kaio hegalzuria Islako moilan
(GAPT kodea ezarri jakon eraztunean, eta ezizen hori ipini eutsagun)
Niri bisitia bueltaten etorri zan Lekittora... ilusio haundia egin eustan, gengozan egoeran.
Honetxek neuk ikusiniko kaio hegalzuriak, ia gehiago datozan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina