Aurreko batean, itsas-txango batetik bueltan arratsaldeko azken argiekin, bulto zuri bat ikusi neban erdi flotaten, eta matxiplakak ebizen inguruan!
Matxiplakia eta zetazeo sarraskiaOso deskonposata egoan sarraskia eta gaitza da zein zetazeo (horrenbeste bai) espezieri jagokon, baina itxura hartzen deutsat zeroi pigmeoa izan leitekela. Nekez ikusten dan pataria dan arren, lantzean behin agertzen diran hildako aleakaitik badakigu gure uretan badabilzala.
Ikusten jakozan orban biribilak, marrazoak, kardaiak edo tintoletak (Prionace glauca) jotako haginkadak eragindako zuloak diraz!
Ez da ez hau, oso irudi ederra, baina matxiplaken jantzia haren inguruan bai...
Matxiplakia eta sarraskiaHego azpiko zerrenda zurizkiak erakusten deusku Matxiplaka edo "Ekaitz-txori txikia", Hydrobates pelagicus espeziekoa dala, gure kostaldean kumatzen dana, halanda ze.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina