2022(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

Gaztela Zozoak eta Gabilarak

Gaztela zozoa esaten jako bizkaiko iparraldean, araba zozoa hegoaldean, eta kuriosoa iruditu jate Txoriak.eusen ikustea Legution be, Araba izanda arabazozo deitzen dabela. Espezie bi izendatzen dira izen honegaz: arabazozo pikarta (Sturnus vulgaris), eta arabazozo beltza (Sturnus unicolor), estorninos pinto y negro, inglesez sterling...

Pasa dan hilean gaztela zozo ugari ebilen Lekitto ingurutik, eta iluntzean, aldra solteka islako pinuetara joaten zirian lo egitera. Aldraka-aldraka, milaka batzuk batzen zirian bertan, pinuak zozoz josita amaitu arte, teleskopiotik zehar ikusten zan moduan.

Aukera pare bakoa txoriz elikatzen diren gabilarak edo belatz haundien moduko harraparientzat. Eta hantxe egoten zan bikotea, ar-emeak arratsaldero zain, euran kontura aparia egiteko.

Ikusgarriak izaten zirian goztela zozo horaiak (hodei) airean sortzen ebezan formak eta marrazkiak. Arrain txikien antzera, hoixe da euran babesteko modua, moltso haundietan batu, danak batera norabide aldaketa bizkorrak eginez harrapariari izkin egiteko.

Gabilarak eta gaztela zozoak Garraitzen

Gabilaretako bat pinuen adar artetik sartzen zan zozoak uxatuz, eta ostean biak ekiten eutsen ahizari.

Gabilarak ar-emeak Garraitzen

Irudiotan ikus daiteke zenbat haundiagoa dan emea arra baino, eta zelako abilak dirazen airean, planeaten eta pikauak egiten.

Honez gero alde eginda dagoz gaztela zozuok euran kumatze tokietara, baina migrazioa bete-betean dabil, asteon txonta pase ikaragarria egon da, eta ez jake gabilarari harrapakinik falta izango. Kumaldi goiztarra egiten dabe gabilarok arrazoi honegatik zehazki, migrazioagaz batera, laster jaioko jakezan kunak aurrera atarteko harrapinak etxeraino etorten jakezen saoioan.

Ea laister ikusten dogun hurrengo belaunaldia Garraitz ganetik hegaz!

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina