2022(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

Izurda haundiak Garraitz ondotik

Izurda haundi biak islako muturretik atarata

Otsailaren 5ean, zapatuan, Garraitzko muturrean artileria bateria egon zan plazatxo horretan, lekittar gazte batzuk, kanpotar bisitari guraso bi euran alabatxoakin eta neu gengozala hango bista ederrez gozatzen, Unai Urkiagak "izurdak!" didar egin eban... Izurda haundi (Tursiops truncatus) bikote bat pasaten ebilen gure azpitik atxak joten...!

Guretzako, gauza ezohikoa eta bitxia izan arren, ez zan hain harrigarria be, baina imajina kanpotar harentzako, haren poza!

Dron horretako batetik lez ikusi genduzan.

Izurda haundi biak ur azpian

Bata ondo ikusten zan, baina besteak orbanez beterik eukon azala, eta bizkar hegata arrakalatuta...


Izurda haundi "normala"


Izurda haundi gaixoa

Gorka Ocio "Verballenas.com" enpresako adituari erakutsi neutsazan argazkiok, eta onddoak ziriala esan eustan; espero dagigun oso gauza larria ez izatea, baina itxura behintzat eskasa eukan...

Arrainaren atzetik ziurrenik, esprinta egin eben eta Karraspio barro-barruraino sartu zirian. Gero, bietako batek "braunpada" batzuk (buztanagaz ur-azala kolpatu, arraina ikaratu eta bildu daiten) egin ebazan, eta itsas barrenera egin eben.

Eneko Barrutiaren "Bizkaiko Arrantzaleen Hiztegia"

Eneko Barrutiaren hiztegian "braunpara" berbiari emoten jakon esanahia bestelakoa da, baina nik Lekitton jaso dodazen testigantzak baita "Goizeko Sei térdietan" kantiak deskribatzen dauenaren arabera be, izurdak arraina biltzeko egiten ei eben braunparaka, hondora botateko baino. 

Hurrengo bideoa etxeko balkoitik atara neban, konfinamendu betean, itsasoan txaluparik bapez ez ebilela, eta izurdak sarri Lekittoko abra barrura sartzen ziriala. Bertan, "Goizeko Sei t´erdietan" kantaren erritmoagaz, izurde bat "braunparaka" ikus leike.

Izurdea "braunparaka"

Islara juanda, sekulan ez dakizu zein sorpresagaz topako zarien!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina