Kardantxiloa, karnaba batuaz eta jilgeroa erderaz eta lekittarrez. Carduelis carduelis daukan izen zientifikoak, kardabera landarearen izenari men egiten deutso, oso gustuko dauelako.
Kardantxiloa, Carduelis carduelis Garraitzen
Garraitzeko puntako artileria bateriaren plazatxoan ebilen ale hau, bedartxoak mokokatzen domeka goiz baten. Bota nintzan behen ganera, eta argazki sorta bat egin neutsan. Horra:
Kardantxiloa Garraitzen
Arra dala igarri dakikeo musuko gorriak begia gainditzen deutsolako, emak laburragoa izaten dabe.
Kardantxiloa Garraitzen
Garraitzko artileria bateriaren bista zenitala. Aranzadi zientzia elakartearen argazkia.
Kanoi-zulo, kardantxilo!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina