2021(e)ko abenduaren 6(a), astelehena

Txirrinak

 Txirrinak Lekitton, batuaz Txenadak, erderaz Charranes, inglesez Terns, Sternes frantsesez...

Txoriak.eusen Euskal Herrian emoten jakezen beste izen batzuk topako dozuez. 

Txirrina izen onomatopeikoa iruditzen jat, horrelako Krriiii... bat egiten dabelako, eta erderazko Charrán agian bebai. Beste izenak, txenada barne, Sterna generoaren izen zientifikoagaz batera, berba bardinetik datozela dirudi, eta ez dakit zer jatorri daukan.

Kalatxori antzeko txoriak diraz: soin zuria dauke, eta hego ganea eta lepoa grisa, baina tamainaz txikiagoak. Buruan txapel baltza daroe normalean, eta mokoa fina eta zorrotza dauke, espezieen arabera kolore desbardinetakoak; hego luze zorrotzakin, eta oso hegaldi dotorea, liraina daukenak. 

Txirrina Thalasseus sandvicensis eta santza Larus michchellis alkarren ondoan Karraspion



    Txenada hankabeltza Thalasseus sandvicensis

Ale hau Kurlutxun atrapa neban, arrain bila ur-bazterra miatzen ebilela, Karraspio, Isuntza eta errekaren ahoan zehar gora eta behera eta buelta ostera be...



Txenada hankabeltza Thalasseus sandvicensis

Holako batean, arraina ikusi, eta aidean kontorsino bat eginez buruz behera botaten diraz uretara, kopla txiki bat balitzan dzangadia eginez, eta ura jo orduko ostera be aidean dago...

Argazkietakoa "hankabaltza" espeziekoa da, gure kostaldetik gehien ikusten dana, baina beste espezie batzuk bebai ikus geinkez, txenada arrunta Sterna hirundo, eta batzuetan txenada artikoa Sterna paradisaea, hau gaitzagoa, migrazinorik haundienetakoa egiten dauan txoria: artikotik antartikoraino, betiko udan biziz.

Anidamiento (rojo), invernación (azul) y rutas de migración (verde)Txenada artikoaren migrazinoia: gorriz kumatze eremuak iparraldeko uda sasoian, urdinez negua igarotzeko eremuak hegoaldeko udia aprobetxatuz

Txirrinak pasokoak diraz geurean: Udabarrian martitik maiatza bitartean iparralderuntz, eta udagoienean iraiala eta urrian hegoalderuntz bueltan datozela.

Hurrengo argazkietakoa txenada hankabeltza espeziekoa da bebai, guretik ugariena, Eukeni txalupatik eginak.






Txirri edo txenada hankabaltza, Thalasseus sandvicensis

Txirrinen artean haundienetakoa da hankabaltza, eta ikus leiken modura, moko luze baltza dauko, punta horiagaz (arrasgo hau erraz somatzen jako, eta espeziea identifikateko giltzarri izaten da).

Hurrengoa bitxikeri bat izan zan, Txenada bengaliarra Thalasseus bengalensis.



Txirri edo txenada bengaliarra, Thalasseus bengalensis

Ikusten dozuen modura, hankabaltzaren oso antzekoa da, baina moko laranja dauka honek.

Txirri honen bizilekua askoz ekialdeagora dago, Ozeano indikoan batez be, eta gugandik hurren, Libian egiten dabez kunak, hurrengo mapan agertzen dan lez.

Txenada bengaliarraren hedatze mapa

Beraz, paso sasoian Gibraltargo itsasartetik ez diraz gaitzak ikusten, baina gure kostaldetik bai. Gertatzen dana da ale gitxi batzuk, txirri hankabaltzakin nahastata Frantziako Arcachongo Banc D´Arguingo kumatze kolonietara joaten dirazela, eta horretakoren bat izango zan hau... sorpresa polita!





Txirri edo txenada bengaliarra Thalasseus bengalensis

Euren neguko kuarteletan dagoz orain txirrinak, baina laster hasiko da eguna luzatzen, eta konturatu orduko pasako diraz lelengo aleak Lekittotik iparralderuntz... hori bai, tamalez honek be, txori guztiak lez, gero eta kopuru txikiagoetan. Nagusiak kontaten dabe euran gazte denboratan aldra haundiak etorten ziriala, eta normala zala dozena bat grano be portuan bueltaka ikustea... orain, bi batera ikusi ezkero, pozik.

Adi egon eta ondo segi!





2 iruzkin:

  1. "Txenada" izenaren jatorrixa "enara" da; aldaera dialektal bat da. Holaxen esaten detse enareri Zumaixa aldian (txenak, txenadak...). Euskara baturako dexente hobia zan, nere ustez, "txirrina", baina... "golondrina de mar" eta holakuak be badagoz eta horren itzulpen moduko bat aukeratu zan txirrinak izendatzeko.

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa, Asier. Somatzen neban erlazio hori, bai; uste neban "itxas-enara"ren laburdura be izan leikeala txenada...
    Eskerrik asko argitzeagatik!

    ErantzunEzabatu