Kuliska zuria, Tringa nebularia
Archibebe claro erderaz, beste limikolo bat.
Ez da Maria-Errotan normalean ikusten diren txoriez aparte besterik ikusten, hau da: santzak, lertxuntxo txikia, lertxun hauskara batzutan, kulinka txikia, eta suerte apur bategaz martin arrantzalea. Baina migrazio sasoian gagoz, eta aurreko egunean kulinka zuri bat ikusi neban; eguntxo batzuk egin dauz inguru horretan elikatzen, eta beragaz batera txirritxo haundi bat eta hegabera bat be ikusi nebazan. Horra argazki batzuk.
Hurrengora arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina