Pasa dan domekan, hilaren 12a, Iñaki Gezuragak arrano arrantzalea ikusi eban gure Learen estuariotxoan. Sorpresa galanta izan zan, ez dalako bertan, egia esan, ezer berezirik normalean agertzen... Gartzak (Koartza hauskara batuaz), gartzetak (koartzatxo txikia), kuliska txikiak, martin arrantzaleak eta santzez aparte, ez da normalean besterik ikusten.
Arranoa, Arropain ingurutik Maria-Errota aurreko posteak bitartean ibilten zan, eta Zubieta jauregiko zipres-tzarraren adar siku baten puntan egoten zan gosata (pausatuta, parata).
Arrano arrantzalea Zubietako zipresaren adar puntan
Arrano arrantzalea Zubietako zipresaren adar puntan
Hiru bidarrez ikusi genduan platuxa bat hatzaparretan daroiala, arrantzale abila eta moko-fina!
Arrano arrantzalea platuxa hatzaparretan daroiala
Zubi ondoko Eiguren Untziolatik Zubietara tarteko zirga-bide ganeko porlanezko posteetara joten eban arrain eta guzti, bertan jateko asmoagaz, baina kontrako erreka-bazterreko bidegorritik jentea pasakeran ixutu egiten zan eta alde egiten eban.
Arrano arrantzalea platuxagaz postean
Arrano arrantzalea platuxagaz postean (arraina bizirik ondino, begitu zakatzak)
Orduan, arraina hartuta ostera be Arropain aldera joaten zan beste pausaleku nasaiago baten bila...
Arrano arrantzalea hatzaparretan platuxa daroiala
Ale gaztea zala igarten jakon, bizkarreko eta hego ganeko lumen bazterrak argiagoak eukozalako, orokorrean itxura "eskamatua" emonez.
Arrano arrantzale gaztearen bizkar "eskamatua"
Horrez gane, eraztunduta egoala konturatu ginan; Aitor Galarza aditua eta Urdaibaiko arrano arrantzalearen birsartzeko proiektuaren zuzendaria danari bota geuntsazan jagokozan watxapak, eta eraztuna irakurteko eskatu euskun.
Arrano arrantzalea Iñaki Gezuragen argazkian, eraztuna ikusten jakolarik
Aitorrek botatako erronkiari kolpe geuntsen, eta eginiko argazkiak hasi ginan aztertzen, ia kodea irakurterik bageunkan.
Ezkerraldean goian, "1"... eta azpian..."6" izan leike...
..."C" eta "B"! "C1-B6"
Eraztun baltza "C1-B6" kode zuriagaz... Aranzadi Zientzia elkartearen colouring.eus atarian sartu genduan, eta egun gitxira heldu jakun erantzuna.
C1-B6 arrano arrantzaleaen historiala, colouring.eus atariak bidalia
Aurton txita bat zala Alemanian eraztundua, azaroan Irungo Plaiaundiko parke ekologikoan ikusi izan zan, eta ostean Lekeition. Abenduaren 5ean ikusi eban iñakik lelengokoz, eta 10ean, barijakua, azkenengokoz; ordutik ez da gehiagorik ageri.
Ederra kontakizuna Jon. Detaile eta irudi askorekin. Bejondeizula!
ErantzunEzabatuEskerrik asko, Joseba!
ErantzunEzabatuK bueno
ErantzunEzabatuA ver si el año k viene repite y amplia su estancia