Izurda arrunta Delphinus delphis. Urteko lelengo hile honek, urtarrila, otsaila eta martia, oso onak izaten diraz izurda espezie hau ikusteko. Ez dakit ondo zein arrain sardak sartzen dirazen Bizkaiko Golkora honetan sasotan, sardinia badan edo txitxarro txikina, baina haren atzetik etorten diraz izurda arruntak, eta erraz samarra da eurak kostatik ikustea. Askotan, koplakin batera jaten, manjujan. Aintzina, atunak edo izurdak arrain sarda bat bildu eta azaleratzen ebanean horrela esaten eutsen, eta arrantzaleak aprobetxaten eben euran trainak botateko, sonarrik bako sasoietan. Arrantzaleak baita koplak bebai, irudietan ikus ahal izango dozuen modura.
2022(e)ko otsailaren 10(a), osteguna
"Manjuja"! Izurda arruntak
2022(e)ko urtarrilaren 21(a), ostirala
Aliota haundia Maria-Errotan
Aliotak, 4 espezie desbardin hartzen dauzen iparraldeko ur-hegaztien talde bat da. Gure kostaldetara nagusiki bi etorten diralarik, kopuru txikietan bada be: Aliota haundia eta aliota txikia.
Lekeition oso gitxitan ikusten dan txoria da hau; faroletik pasoan batzutan bai, baina berton egun batzuk pasaten, lelengokoz da nik bat ikusten dodala.
Argazkietan ikusten dan lez, errekiak ujola ekarren, baina ez zan hori eragozpena gure aliotentzako karramarruak atrapateko.
Karramarro gizajuari karrua (karramarruaren burua) besterik geratzen ez jakonean bakarrik sartzen eban barrura.
...horrela itzi neban, karramarruak jan eta janda!
2021(e)ko abenduaren 26(a), igandea
Arrano Arrantzalea Maria-Errotan!
Pasa dan domekan, hilaren 12a, Iñaki Gezuragak arrano arrantzalea ikusi eban gure Learen estuariotxoan. Sorpresa galanta izan zan, ez dalako bertan, egia esan, ezer berezirik normalean agertzen... Gartzak (Koartza hauskara batuaz), gartzetak (koartzatxo txikia), kuliska txikiak, martin arrantzaleak eta santzez aparte, ez da normalean besterik ikusten.
Arranoa, Arropain ingurutik Maria-Errota aurreko posteak bitartean ibilten zan, eta Zubieta jauregiko zipres-tzarraren adar siku baten puntan egoten zan gosata (pausatuta, parata).
2021(e)ko abenduaren 6(a), astelehena
Txirrinak
Txirrinak Lekitton, batuaz Txenadak, erderaz Charranes, inglesez Terns, Sternes frantsesez...
Kalatxori antzeko txoriak diraz: soin zuria dauke, eta hego ganea eta lepoa grisa, baina tamainaz txikiagoak. Buruan txapel baltza daroe normalean, eta mokoa fina eta zorrotza dauke, espezieen arabera kolore desbardinetakoak; hego luze zorrotzakin, eta oso hegaldi dotorea, liraina daukenak.
Txenada artikoaren migrazinoia: gorriz kumatze eremuak iparraldeko uda sasoian, urdinez negua igarotzeko eremuak hegoaldeko udia aprobetxatuz
Txirrinak pasokoak diraz geurean: Udabarrian martitik maiatza bitartean iparralderuntz, eta udagoienean iraiala eta urrian hegoalderuntz bueltan datozela.
Hurrengo argazkietakoa txenada hankabeltza espeziekoa da bebai, guretik ugariena, Eukeni txalupatik eginak.
Txirri edo txenada hankabaltza, Thalasseus sandvicensis
Txirrinen artean haundienetakoa da hankabaltza, eta ikus leiken modura, moko luze baltza dauko, punta horiagaz (arrasgo hau erraz somatzen jako, eta espeziea identifikateko giltzarri izaten da).
Hurrengoa bitxikeri bat izan zan, Txenada bengaliarra Thalasseus bengalensis.
Txirri honen bizilekua askoz ekialdeagora dago, Ozeano indikoan batez be, eta gugandik hurren, Libian egiten dabez kunak, hurrengo mapan agertzen dan lez.
-
Phalacrocorax aristotelis, ubarroi mottoduna. Beste izen batzuk: Bermio inguruan potorro, Ondarrun sakillo, Bolborin Hondarribian, erd...
-
Gabonetatik honako kalatxori batzuk Negua sasoi ona da kalatxori edo kaio desbardinak ikusteko. Gaur egun, kalatxori erabilten dogu generi...
-
Martia-Apirila, berdel sasoia izaten da, eta berdelaren atzetik izurda haundiak etorten diraz. Aurton izurda asko ikusi da kostatik. Itsasoa...
-
Pasa dan zapatuan, hilak 13, itsasora urten neban. Bagia egoan (olatu handi samarrak, baina periodo luzeagaz), baina haizerik bapez, eta ah...
-
Gabilaria esaten jako Lekitton batuko Belatz handiari, Falco peregrinus edo gaztelaniazko halcón peregrinoari. Belatza, gabilaria, munduko...