Zisne edo beltxarga arrunta batuaz, Cygnus olor da bere izen zientifikua; Swan inglesez eta cygne prantsesez. Hegazti dotore eta erraldoi hau ezohiko bisitaria da Lekeition, inoiz ikusi bakoa ez bada be. Orain dala urte batzuk, 6 bat ez badira gehiago, beste bat be ibili zan: Karraspiotik Maria-Errotara mugitzen zan eta ikuskizuna zan halako patari zatia erreka ganetik hegaz ikustea.
Zisnea Zubietako harresiaren "kubo"aren aurrean
2019ko udabarrian, beste zisne baten bisitia be euki genduan: zisne baltz, Cygnus atratus batena! Espezie hau Australian dauko jatorria, eta parke eta bildumatarako ekarri zan Europara. Gure inguruan, Debako itsasadarrean badago kumatzen dauan bikoteren bat, eta lantzean behin euren kumak alde egiten dabe eta agertzen dira hortik zehar; ikusita daukadaz Urdaibain bebai, esaterako. Lekittora etorri zana isla inguruan eta Maria-Errotan ibili zan pare bat egunez.
Oraingo zisne arrunta Zubieta inguruan egoten zan egunez, baina baleiteke gabaz lotan Karraspiora joan izana, goizalde batean bertatik etorten ikusi nebalako; pare bat ostera egin ebazan Isuntza eta Kurlutxu inguruan, zubiaren ganetik Maria-Errota aldera sartu orduko.
Zubieta jauregi zoragarriaren inguruan ibilten zan estanpa zoragarria eskainiz.
Zubieta jauregia eta zisnia
Mareabeheran ikus eitekean, Maria-Errota eta Zubieta artean, Txotxin uhartetxoaren ondoan azaltzen diran basatzatan, kaioekin batera; oraldia jaten, lumia atontzen edo beste barik, atseden egiten.
Leku egokian kokatu ginian Iñaki Gezuraga Karpanta eta biok, pazientziaz itxaron ostean tarte batez gure ondotik pasa zan eta argazki sortatxu bat egiteko aprobetxa genduan. Horra:
Lau bat egun egin ebazan Lekitton eta ostean desagertu egin zan; ea hurrengoan bikoteagaz datorren!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina