Kurlinta bekainduna (batuaz), beste limikolo bat
Txurlinta, kulixka... herri bakoitzean era batera. Erderaz "Zarapito trinador", inglesez "whimbrel", eta danon artean nahasta ez gaitzezan, izen zientifikoa: Numenius phaeopus.
Beste antzeko kulinka nagosi bat dago, kurlinta handia batuaz (Numenius arquata), hau baino haunditxoagoa eta moko luzeagoduna bebai. Kantuagaitik be desbardinduten diraz erraz, handiak "tiuuuuu..." luzea egiten dau, eta bekaindunak "tiruliruliruuu" (horregaitik "trinador" erderaz).
Argazkiotakoa, islako moilan ebilen karramarro zapateroak jan eta janda, geratu barik! Oso fidakorra zan eta kontu apur bategaz ibilita, mugimendu bortitzik egin barik eta astiro-astiro mugiduz, asko itzi ninduan hurreratzen.
Hurrengo argazki sortan ikusiko dozue karramarroa atrapa, eta jan baino arinago haginak zelan erauzten deutsozan, pika ez dagion.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjJ4Av_nBrvI3gPfPkZ_r1DYGL-DxRaqogXbQD5C058dPqha8APZFxGscO_u1Lp_Gh8FaSy4jq74vK03IOnPH0erQuXouiTuE3wQhKXx9SwCjp1MHwoSSkDN8ZviqcdDk1ug-I3k75ahU10/w640-h488/Hagina+kanpora+5.jpg)
Argazki-sorta politta!
ErantzunEzabatuEskerrik asko, Asier! Egun bi ibili zen bertatik depositoa betetzen, eta oso fidakorra zen, aukerak eman zituen.
ErantzunEzabatu