Mokozabala Platalea leucorodia, espátula común erderaz, spoonbill (koilara-moko) inglesez.
Aurreko hilaren 29an, arratsaldeko 15.23an, sorpresa Karraspion: mokozabalak Garraitz ondoan. Oso gaitza da hegazti migratzaileak atseden egiteko aukera izan dagien Karraspion, jentea eta batez be txakurrak dirazala eta... eguraldi txarragaz inor bertatik ez dabilenean bakarrik izaten dabe aukera. Eta egun euritsua izan zalez, gertatu zan. Halan eta be, hamen ipinten deutsuedazen argazkiak egin baino lehenago, txakur bikin paseaten etorren pertsona batengana arineketan joan behar izan neban eta txakurrak eusteko eskatu...
Mokozabalak Karraspion
Marea beheragaz, Lea ibaia itsasoratzen dan inguruan, islaren ondotik, santzak atseden egiteko batzen dirazen lekuan egoazan, eurakin batera.
Mokozabalak eta santzak
Tamainoen alderaketa
Mokozabalak Karraspion. Lehenengokoa ezkerretik, eta hirugarrena eskumatik, eraztundunak biak, ale gazteak.
Ezkerretik hirugarrenak be ale heldua hau, eraztuna dauko
Mokoa goruntz daukonak kolore desbardineko eraztun konbinaketa bat dakar
Eraztunen irakurketak informazio hau emon dau:
NAXT, baltza zuriaren ganean, 2019-07-17an Herbeheretan txita zalarik eraztundua.
Punto berdea eraztundu zan lekua da, eta besteak eraztunaren irakurketa puntuak
ATLB, baltza zuriaren ganean, Frantzia hegoaldeko Camargue eskualde paduratsuan eraztundua 2016-04-28an txita zalarik.
Koloredun eraztunduna
Marea gora etorren, eta euren bidaia jarraitu eben.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina