2021(e)ko maiatzaren 10(a), astelehena

IZURDAK. Izurda handia



 Izurde handia batuaz, Tursiops truncatus izen zientifikua, "tollino" (aintzineko idatzietan, Euskal Herrian izurda edo antzeko piztiren bat -ez dago argi zein- izendatzeko erabilten ei zala dakar), erderaz delfín, tonina... Galizian "arroaz" (jatorri arabiarreko berba, antza) esaten deutse izurda handiari. Inglesez "bottlenose dolphin", hau da botila muzturreko izurda.

Izurda handiak, izenak argi dino, oso handiak izan leikez: ar handiak 4 mra arteko luzera eta 400 kgko pisua har leikez. Txalupa alboan igiri datozenean, txahal bat halakoak emoten dabe.

Urteko edozein sasotan agertu leikez Lekittoko kostatik hurre, baina martia-apirila, berdelaren etorreraz batera, saso ona da, eta egunotan ia egunero ikusten da taldetxo bat gure inguruan, Otoiopean, Ogellan...

Bertan topa nebazan orain dala hiru aste, hilaren 20an arratsaldean, eta atara neutsazan argazki batzuk ipiniko deutsuedaz. 


Izurdak, Garraitz eta farolaren aurrean





Otoiopeko haitzen kontra estanpa berezia eskeintzen dabe




edozelako saltoak eginez

Batzuetan txalupa ondora etorten dira, eta orduan somatzen da euren benetako tamainua. Nik uste dot ar handiak izaten dirala hurreratzen diranak, taldetik urrundu gaitezan, edo...
Hau nire irudikapena da, baina ezin dot ziurtatu. 



Egia bada izurde handi honek ez dirala euran lehengusu txiki izurde arruntak Delphinus delphis moduko jostagarriak, gogorik ez badauke, hondora egin eta alde egiten deutsue.

Izurda handia Eukeni ondoan ur azpian 

Iluntzen egoan, eta mendebalderuntz joiazela estanpa bitxiak hartu neutsazan Matxitxako atzean sartzen egoan eguzkiaren kontra.


Izurdia eta Ogoño



Izurdak eta Matxitxako

Holantxe esan eusten agur eta hurrengora arte, eta neuk be zeueri bardin!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina