Aurreko batean, Maria-Errotaren inguruan nabilela, karrabasua (mottoduna) ikusi neban aingiria preso eukola. Bada "aingiraren buztana baino labanagoa" dioen esakuna, eta horixe pasaten jakon gure karrabasuari, aingiria ezin iruntsirik ebilela...
2022(e)ko irailaren 20(a), asteartea
Karrabasua eta Aingiria
2022(e)ko abuztuaren 13(a), larunbata
MATXIPLAKAK!
Matxiplaka, matxiplakia, Lekeitioko berbia da ekaitz-txoria izendatzeko. Izen horren barruan hydrobatidae familiako hegaztiak sartuko litzatekez, nagusiki ekaitz-txori txikia (Hydrobates pelagicus), gure uretan gehien ikus daitekena, baita ekaitx-txori handia (Oceanodroma leucorhoa) eta Wilson ekaitz-txoria (Oceanites oceanicus) be, gaitzagoak diranak ikusten, baina suerta daitekezenak bebai.
Lekitton matxinplaka be entzuten da, eta berbaren jatorriari jagokola, noonun irakurrita nago (eta orain ez naiz gogoratzen nun), Santurtzi edo hor inguruan, "martin-fraka" esaten jakela, hau da: Martin, ez dakit zergaitik baina txori izena dana, eta eredu ugari dagoz: martin arrantzalea, "martinak" gabaiak adierazoteko, batuaz martina Uria aalge izendatzeko, erderazko "martinete" (gure amiltxoria, Nycticorax nycticorax)... gehi fraka, haren txankameheari aipu eginez, modu deigarrian ibilten dabezelako ur azalaren ganean oinez eta saltoka.
2022(e)ko uztailaren 7(a), osteguna
Txirri arruntak eztei lumakin
Maiatzaren 13an (atzerapentxuagaz nabil...) txirri arrunt bi ibili zirian Islako moilatik. Eztei lumajeagaz egoazan (sabelaldea baltzituta), eta betiko lez, hurreratu nintxakezan "arrautzak" apur bat ikutzera...
Txirri arrunt Calidris alpina bata...
...eta bestea
Oso nasai egoazan, eta katiuskakin, hatxarik-hatxa eta astiro-astiro eurakana hurreratu nintzan, lelengo plano batzuk lortu arte.
Laister arte!
-
Phalacrocorax aristotelis, ubarroi mottoduna. Beste izen batzuk: Bermio inguruan potorro, Ondarrun sakillo, Bolborin Hondarribian, erd...
-
Gabonetatik honako kalatxori batzuk Negua sasoi ona da kalatxori edo kaio desbardinak ikusteko. Gaur egun, kalatxori erabilten dogu generi...
-
Martia-Apirila, berdel sasoia izaten da, eta berdelaren atzetik izurda haundiak etorten diraz. Aurton izurda asko ikusi da kostatik. Itsasoa...
-
Pasa dan zapatuan, hilak 13, itsasora urten neban. Bagia egoan (olatu handi samarrak, baina periodo luzeagaz), baina haizerik bapez, eta ah...
-
Gabilaria esaten jako Lekitton batuko Belatz handiari, Falco peregrinus edo gaztelaniazko halcón peregrinoari. Belatza, gabilaria, munduko...





_-_Fondo_Mari%CC%81n-Kutxa_Fototeka.jpeg)























































