Aurreko batean, Maria-Errotaren inguruan nabilela, karrabasua (mottoduna) ikusi neban aingiria preso eukola. Bada "aingiraren buztana baino labanagoa" dioen esakuna, eta horixe pasaten jakon gure karrabasuari, aingiria ezin iruntsirik ebilela...
Karrabasua eta aingiria
Aingira, azken urteotan asko urritu dan arraina da, eta gaur egunean galtzori larrian dagoen espezie lez katalogatuta dago, extintziotik hur!
Aintzina angula ugari sartzen zan itsasotik ibaietan barrena, baina orain gaba osua emonda be, gramo batzuk baino ez dauz biltzen anguleruak bahian!
...eta han jarraituten eban karrabasuak aingiriagaz auskan!
Azkanean, lehorrera urten eban...
Karrabasua eta Aingiria
...eta bertan, oinarri sendoan eutsita kokot kolpe batzuk jota lortu eban aingiria enbarkatzea!
Jon Hidalgo adituak esan eustan jokabidea hau karrabaso haundietan (Phalacrocorax carbo) ezaguna ebala, baina ez mottodunetan.
Ostean, hegoak apur bat astindu, kaka egin eta uretara buelta zan, liseriketa egitera...
...on egin!!
Hortik eta aste betera, Garraitzera joan nintzan santzen kunak ikusten, eta hantxe egoan hatxetan karrabasua eguzkitan!
Karrabasua Garraitzeko hatxetan
Hurreratu nintzan astiro-astiro eta apurka-apurka, eta uxatzen ez zan lez, lelengo plano batzuk atara neutsazan.
Karrabasuaren begi berdien ederra!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina