2023(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

Gabai (martin ) mediterraneoa Lekitton

 Itsasora urteten dogunean, sasoiaren arabera ikus geinkezan espezien aurreikuspena egin daikegu, baina sorpresen zain egoten gara beti, eta gertatzen diraz inoiz...

Uda hasieran martinak, gabaiak batuaz, hasten dira Bizkaiko Golkora sartzen. Lelenak martin balearrak Puffinus mauretanicus izaten diraz, kumaldia egin ostean. Aurreko sarreren batean azaldu lez, aldakortasun handiko txoriak dira itxura aldetik: ilun-ilunak izan daitekez batzuk, eta nahiko zuritxoak beste batzuk. Azkan honek batzutan gabai mediterranoaren antz haundia har leike, eta sustotxuak emoten deuskuez, gabai mediterraneoak ez dabela Mediterraneotik urteten uste baita. 

Balizko martin mediterranoa Puffinus yelkouan

Akuilua izaten da guretzako horrelakoak topatzea balear arrunten artean, eta aurreko batean, Juankar Andrés nire lagunarekin batera topa genduan bat.

Gabai mediterraneoak, balearren eta arrunten arteko ezaugarriak daukez: azpitik zuriak diraz, okotzetik eta popa-puntaraino eta galtzarpea be garbitxoa dauke arrunten antzera; balearrak zikintxoagoak diraz, eta batzuk nahiko argiak izan baleikez be, popa ingurua iluntxoa eukiten dabe.

 


Martin mediterraneoa Puffinus yelkouan

Ganeko marroia eta azpiko zuriaren arteko pasartea nahiko bortitza da, ez arruntetan beste, baina balearretan baino askoz be kontrastatuagoa.

Gorputzez, zeozer txikiagoak eta lirainagoak dira balearrak baino, azkan honek trokoloagoak diraz eta hegaz itxura konkorduna dauke.

...zuritxoak okotzetik eta popa puntaraino

Buruaren eta aurpegiaren espresioaren aldeak sotilak diren arren, argazkietan apreziateko modukoak diraz: mediterranoaren itxura "potxoloagoa" da, begia proportzioan haunditxoagoa, bekokia bertikalagoa eta moko meheagoa.

Goian gabai balearra Puffinus mauretanicus, behean mediterraneoa Puffinus yelkouan

Goiko alderaketan mokoaren lodieraren aldea nabarmena da, potenteagoa balearrean eta fin-fina, zotz bi, mediterraneoan. Azkan honek begi inguruan eraztun argitxoa izaten dabe bebai.

Bizkar aldetik alde haundirik ez dago, detailetxo bategaitik baino: astotzarak. Nabarmenak martin arruntean, balearrak ez dauke; eta mediterraneoak tarteko gauza bat, ezaugarri honi jagokola bebai.

Astotzarak martin balearrean (goian) eta arruntean (behean)

Gabai mediterranoaren astotzarak, aurreko bien tartekoa







Mediterraneoko gabaietan, balearretan nahi mediterranoetan, aditu batek baieztatu behar dau identifikazioa: Bob Flood gabaien Aita Santuaren bedeinkapena falta jaku beste behin be homologazio ofizialerako, baina berori da dinoena gabai mediterranoak ez dabena Mediterraneotik urteten...





















1 iruzkin: