Beste izen batzuk: Kofri Ondarrun, kofrie Bermeon, kopria Mutrikun, Hondarrabian broju esaten deutse. Asturiar eta galegoak mascato eta catalanak mascarell, dauken maskara halakoagatik...
Koplia, Morus bassanus, zanga batuaz, gure itsasoko hegaztirik handiena eta ikusgarriena da duda barik. 1,80 mko enbergaduriagaz, hegaldi zoragarria dauko, bai olatuen ganetik planeaten dauanean, nahiz arrantzan egiteko altuera izugarrietatik pikauan buruz behera botaten danean be.
Negu osoan zehar ohikoak diraz koplak gure kostaldean, apirila-maiatzera arte, euren ugalketa inguruetara alde egiten dabena; Eskozia, Irlanda, Norbegia, Islandiako irlatxo eta itsas labarretara... Abuztu amaierara arte ez diraz bueltako.
Irailean hasten diraz etorten eta mendebalderuntz pasaten diraz gure kostaldearen aurretik milaka.
Martia, berdelaren etorreraz batera, sasoi ona da berdelak ikusteko, Juankar Andresek bere blogean (entre alpinas y marinas) dinoen modura, eta hilaren 16an itsasora urten genduan berak eta biok.
Kantaurikoko flota osoa Lekitto aurrean egoan berdeletan eta koplak dozenaka-milaka.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina