Kardaia, tintoleta, marrazo urdina... beste herri batzutan garde, gardie.
Erderaz tintorera, tiburón azul, caila be bai; requin bleu prantsesez eta blue shark inglelesez; izen zientifikoa Prionace glauca dau.
Kardaia Prionace glauca
Ondarrun kaiela be esaten deutse, eta eurataz hauxe dino Augustin Zubikaraik bere Itxas-Aize liburuaren 22. orrialdean:
Lekitton, beste adiera bat dauko kardaia berbiak: zori txarra dakarrenarena; erderazko "gafe" antzera be ibil daiteke kardaia.
Entzunda nago, kartetan jokatzen: "gaur kardaia daukat, txo: orbela baino ez dot hartzen."
"Lekeitioko berbak" liburuxkatako batean, marrazki honegaz irudikatu neban kardaia berbaren adiera:
Izan be, uste dot inoiz kardaia baporaren azpian geratzen zala arrain sardak uxatuz, eta hortik etor leitekela kontua...
"KULIXKA" yatagaz hegaztiak eta zetazeoak ikusten egiten doguzan urtekeratan mazia botaten dogu txoriak -batez be matxiplakak- erakarteko, eta ez da lehelengoz kardaia datorrena ha jaten; oraingoan ostera, denbora luzez geratu zan geugaz, botaten geuntsazan arraintxoak jaten, bideoan ikusten dan lez:
Kardaia arraina jaten
Patari ederra benetan, liraina eta mugimendu dotoreduna; argazkiak eskastxoak diran arren, horra batzuk:
Hurrengora arte!